2009-12-08

Mendi txangoa

Igaro berri den igandean gure pisukide Kamila eta Karolinarekin mendi ibilaldi bat egin genuen Wroclaw kanpoaldeko tontor batera, Ślęża izenekoa (718 metro). Altuera handia ez izan arren igoera haseran uste baina luzeago egin zen, batetik pare bat aldiz galdu ginelako eta bestalde euria eta hotza arerio izan genituelako tontor bidean. Mendi honetan antzinako taila edo eskultura germaniar ugari aurki daitezke, eguzkiaren jainkoei eskeiniak.


Egia esan eskertu zen plana zeren normalean igandeak etxean sartuta igarotzen ditugu. Gainera eskertzen da Wroclaw-etik kanpora irten eta benetako Polonia ezagutzea: soro amaiezinak, herri txikiak, errepide hondatu eta lokaztuak (errepide deitzea baino hobe bidexka esatea zenbait kasutan)... Hortaz gehiagotan eskatu beharko diegu ahizpei halako ibilaldiak proposatzea, hala bakarrik ezagutu baitaiteke Poloniak ezkutatzen duen xarma guztia.

Jarraian argazkitxo batzuk lagatzen dizkizuet. Ez ahaztu Olentzero polakoari gauzak eskatzea, maletan lekua izango du eta. Datorren asterarte!!!