2009-08-23

Bisita berri bat Wroclaw-en

Asteburu honetan Wroclaw-en geratu gara inorako bidairik antolatu gabe. Hala ere izan du gauza berezirik izan ere Ewa etorri da Unairi bisita egitea. Ewa Lodz-eko egonaldian ezaguturiko neska da, neska benetan alaia eta gaztelania garbia hitzegiten duena gainera. Honela Wroclaw-eko ibilaldi ohikoaz gain Aquapark-a ere bisitatu dugu gaur igandez. Niretzat lehen aldia zen eta egia esan nahikoa txukuna iruditu zait, egia da Meditarraneo ingurukoekin alderatuta gauza handirik ez duela baina Aquapark indoor-a izateko oso ongi dagoela iruditu zait. Nola ez, ez da falta izan ez Spiz garagardotegira bisita ezta Pronto Pizzako afari ederrik.

Hurrengo asteburuan gurasoak datozkit bisitan hortaz plan puretagoren bat antolatu beharko diet. Gutxienik bazkari eta afariak beren kontura egingo ditugu hortaz ezin kexatuko gara. Gainontzean ongi izango zaretenaren esperantzan agurtzen zaituztet.










2009-08-16

Praga eta Karlovy Vary

Berriro ere bueltan gara Txekiar Errepublikan hiru egun pasa ostean. Gure asmoa nola ez Praga ezagutzea zen, Nekane eta niretzat lehen aldia baitzen. Unai haseran ez zen etortzekoa baina azkenean animatu genuen, Pragaz gain beste leku ugari baitago inguru haietan bisitatzeko. Hala bada, ostegun eguerdian trena hartu eta haruntz abiatu ginen. Trenen maitale sutsua naizenez esan beharra dut benetan bidaian ederra iruditu zitzaidala nahiz eta 6 ordu baina gehiago iraun. Polonia eta Txekiaren arteko mugaldea benetan ederra da, baso eta herri xarmangarriz betea.

Gauean Pragara iritsi eta gure hotelera joan ginen, lau izarrekoa berau Iñigitok harrapaturiko azken minutuko oferta bati esker (45 euro hiru pertsonendako gela!!!). Hortaz señoritoak bezala egon gara, Nekane eta ni gela batean eta Unai umearen logelan. Ostiral goizean fuerte gosaldu eta taldea bitan banatu genuen: Nekane eta ni Praga bisitatzen geratu ginen Unai inguruan zegoen gaztelu bat ikustera joaten zen bitartean. Egia esan eguna sekulako paliza izan zen, alde batetik bestera turista pilaren artean pasa ezinik. Nire iritzia? Hiria ikaragarria iruditzen zait, ez naiz leku askotan egon baina nik uste det Veneziarekin batera hiririk ederrenetakoa dela. Harrigarria da zeinen ongi zaindua eta kontserbatuak dauden eraikinak. Arazoa ordea dagoen jende piloa da, non kale nagusietan ozta ozta eman daitezkeen hiru pauso norbaitekin estropozu egin gabe. Hala eta guztiz ere esan bezala hiriak pena merezi du. Arratsean Unai batu zitzaigun eta garagardotegi batetara joan ginen. Pragara joan aurretik webgune benetan interesgarri bat kontsultatua genuen non garagardozale friki batek bertako leku onenak deskribatzen dituen. Egia esan pena merezi izan zuen frikeatu izana zeren sekulako garagardoa edan dugu egunotan zehar Pilsner Urquell eta Budweiserrak alde batera utzita.










Larunbatean Pragatik 2 ordutara kokaturiko bainutegi herri bat bisitatu genuen, Karlovy Vary. Herri hau Europa erdialdeko bainutegi puntu garrantzitsuena izan da urteetan zehar eta guk ikusitakoaren arabera hala jarraitzen du. Herriko eraikin guztiak benetan dotoreak ziren, eta 5 izarreko hotelak ere ugari. Hala ere gehien harritu ziguna bertan ikusi genuen bisitarien batazbesteko edadea izan zen, 70 urte esatean motz geratzen naizelakoan bainago. Herrian zehar iturriak topatu daitezke, non ura bero-bero ateratzen den. Ur honen zaporea ez zen batere atsegina (burdin piloa zuen) baina osasun ikuspuntutik gomendagarria omen da. Hortaz atton-amonak besaulkian eserita uzten genituen bitartean herritikan bueltaxka bat eman eta mendi ibilaldi txiki bat egin genuen bista on bat topatzeko asmoz. Igoera laburra baina gogorra izan zen, batez ere Nekanerentzat erromatar sandaliekin igo baitzen gora. Bertan argazki pare bat atera ostean herrira jeitsi eta Becherovka txupito bat hartu genuen Unai eta nik bueltako autobusa hartu aurretik. Edari hau belar medizinal batzuekin egiten da, hala ere nik neure zalantzak ditut ea gorputzari on handiegirik egiten dion. Pragara bueltatu eta Nekane hotelera bidean utzi eta Unai eta ni autobus estazio ondoko garagardotegi batetara joan ginen gure "filosofoari" kasu eginez. Ikusgarria egon ginen garagardotegia, garagardo kantitate eta kalitate aldetik. Garagardo pare bat hartu ostean hotelera bueltatu ginen.











Azken egunean ere banatu egin gara, kasu honetan Nekane dendatxoa etab. ikustera eta Unai eta ni berriz Pragako gaztelua berriz ikusteko aitzakiarekin beste garagardo erronda batean murgildu gara. Azpimarratzekoa batez ere gazteluaren inguruan hartu duguna. Lokala txikia eta itxusia zen, zerbitzariak zakarrak benetan, baina edan dugun garagardoak bakarrik bidai osoa konpentsatzen zuen. Egon lasai noizbait Pragara bazoazte apuntaturik dugula lekua. Hala bada eguerdian denok berriro alkartu gara eta trena hartu dugu gure Wroclaw maitera bueltatzeko.

Ikusten duzuten moduan hemen denbora ongi aprobetxatzen gabiltz. Zuek ere ongi izango zaretelakoan agur bero bat Poloniatik!

2009-08-09

Lehen bisita Euskal Herritik

Benetan atsegina izan da asteburu honetan izan dugun bisita. Ostiral gauean iritsi ziren Agirre, Inko, Montxo eta Julentzio Pragatik. Gehienok jakingo duzuen moduan egunotan Europa erdialdetik tour moduko bat egiten ari dira kotxea errentan harturik. Beraien ibilbidea honakoa izaten ari da: Praga->Wroclaw->Cracovia->Berlin->Praga. Esan bezala ostiralean gaueko 11ak aldera Pragatik iritsi ziren gurera. Momentu horietan gainera afaltzen ari ginen gure lagun polako batzuekin. Iritsi eta segituan jateko zertxobait eta garagardo poloniarra eskeini genien. Apur bat berriketan egon ostean (Pragatik Wroclaw-era dagoen errepide negargarriei buruz adibidez) hiriko erdigunera joan ginen beste garagardo bat hartzera. Konkretuko Spiz garagardotegira eraman genituen, hau baita hemengo ospetsuena edaria bertan egiten baitute eta ez dutelako komerzializatzen, soilik tabernarako. Honela 2ak aldera bakoitza bere erresidentziara bueltatu zen deskantsatu eta larunbateko eguna prestatzeko asmoz.

Larunbat goizean alde zaharra bisitatu genuen eta bazkari merke baten ostean ibai eta irlen zonaldera joan ginen. Argazki ugari atera ostean Agirreri eguneko ideiarik onena otu zitzaion, kanoa batzuk alokatzea. Honi esker ordubete ibili ginen ibaian goran behera paisaiaz gozatzen eta tontolapikoarena egiten. Harrigarriena prezioa, euro bat baina zertxobait bakarrik ordaindu genuen pertsonako!!!

Honen ostean etxera bueltatu ginen dutxatu (piraguetan zertxobai busti zen jendea) eta dotore jartzera. Hala afaldu aurretik lehenago aipaturiko garagardotegira bueltatu ginen eztarria frexkatzera. Ostean Pronto Pizza-ra joan ginen, lehenik ere erakutsiak dizkizuedan pizza eder horietako batzuk jatera. Sei eurotan (pizza handi+ 0,5 l garagardo) jendea tripa bete-bete eginda atera zen. Hala ere terraza batean trago bat hartu eta segituan Insomnia deituriko pub edo tabernan dantzan hasi ginen. Gure bisitariak aztoratu xamar ibili ziren poloniarren dantzatzeko moduagatik. Jo ta su ibili ziren neska artean dantzan eta soilik esan dezaket batek saria eskuratu zuela. Berak nahi izanez gero eskeiniko ditu detaile gehiago, jeje. Hortaz salsa rosarik ere ez da falta izan egun bakar baina bete honetan.

Gaur laukotea agurtzerakoan gustura egon direla esan didate eta besteoi enbidia pixkat emango dizuetela bueltatzean. Baten batek irailan ere bueltatzeko asmoa duela esan du hortaz ondo ibili direnaren seinale. Niri soilik Julentzio ta konpainiari oso gustora egon garela esan nahiko nieke, ilusio handia egin baitigu beraien bixitak. Ea hortaz besteok ere animatzen zareten. Egon ziur ez zaretela damutuko.

Zintzo ibili eta zaindu zaitezte!














2009-08-03

Poloniako kostaldean: Gdansk eta Sopot

Asteburu honetan Nekane eta biok iparralderantz jo dugu Poloniako kostaldea ezagutzeko asmoz. Honela bi egun hauetan Gdansk eta Sopot hirietan egon gara, lehena hiriburu handia, bigarrena berriz Poloniako Marbella izango litzatekeena. Bidaia trenean egin dugu, lehenik ostiral gauean Wroclaw-etik abiatuz. Gaueko tren honetan "ohe" moduko batean lo egin genuen seiko konpartimentu batean. Hasera batean beldur nintzen lo egin ezinik ibiliko ote nintzen, zorionez ordea 8 ordu lo eginik iritsi ginen goizean Gdansk-era.

Gdansk Poloniako hiririk nagusienetakoa da, bai bere portuagatik bai turistikoki duen ospeagatik. Hiriaren erdigunea guztiz berreraikia izan zen bigarren mundu gudaren ostean. Sobietar Batasunaren erregimenaren aurkako lehen altxaldiak ere hemengo burdinoletan eman ziren, Lech Walesa buru zutelarik. Hiria benetan atsegina da ikusteko, hala ere turista kopurua handiegia iruditu zait, horrek xarma apur bat kentzen diolarik. Hala ere ibai ondoko txiringito batean garagardo bat eta saltxitxa bat jateak ez du parekorik, gutxi ordainduta gainera (garagardo litro erdia euro bat bainan gutxiago).

Larunbat arratsean berriz Sopot bisitatu genuen, Gdanks-etik trenez 20 minutura aurkitzen den herri turistikoa. Herri hau mendeetan zehar Polonia eta inguruetako nobleziaren atseden toki izan da. Gaur egun iada denei irekia dagoen arren nabari da jende dirudunei zuzendutako lekua dela, atzerritarrak ere asko ikusten direlarik (batipat alemaniarrak). Sopot-eko hondartzan horrenbeste faltan botatzen nuen itsasoan busti nintzen!!! Egia esan Donostian baina zertxobait zegoen ura baina ezin nintzen bainatu barik gelditu.

Igande goiza Gdansk erdigunean pasa dugu eta eguerdian trena hartu dugu 8 orduko bidaiari ekiteko. Trena iada beteta iritsi da, hortaz lehen 3 orduak zutik egin behar izan ditut, gozada bat!!! Zorionez ostera familia poloniar eta neska batekin batera konpartimentu batean sartu gara eta solasaldi interesgarria izan dugu hauekin. Azkenik ekaitz hartean Wroclaw-ra iritsi eta hementxen jarri naiz irakurriko ez duzuten txapa hau idazten.

Hortaz nahikoa, iristen zaizkidan berriengatik ez zabiltzate gaizki inguru haietan, hortaz segi horrela eta zintzoak izan. Hurrengo asteburuan Agirre, Inko, Julen eta Montxo datozkigu hortaz izango da zer kontatu berriro ere. Besterik gabe agur bero bat eta ondo segi.