2008-12-14

Gabon festa eta etxera buelta

Gabonak iada hemen ditugu eta jendea dagoeneko maletak prestatzen hasia da hemen. Hurrengo astean zehar europar gehienak etxera bueltatzen gara eta hori dela eta gure etxean Gabon Festa antolatu genuen. Egia esan beldur pixkat banuen etxea "suntsituko" ziguten edo baina azkenean edalontzi apurtu bat eta lur likatsu batez aparte gauza lasai joan zen.


Orain iada etxera bueltatzea geratzen da. Egia esan badut gogo pixkat, jendea ikusi, ongi jan, Santo Tomasak... Ostegun gauean gure Donosti maitean egongo naiz hortaz ea ostiralean trago bat hartzeko geratzen garen. Besterik gabe bada, besarkada handi bat eta ikusi arte!

2008-12-07

München eta Neuschwanstein gaztelua

Asteburu bikaina pasa berri dut München eta Neuschwanstein gaztelu ospetsua bisitatuz. Larunbata München-en igaro genuen, Bavaria eskualdeko hiriburuan. Diotenez Alemaniako hiririk aberatsena eta egia esan nabari da kaletan barrena ibiltzean dena oso ongi zainduta baitago. Hiriak tradizioa eta modernitatea batzen ditu bisitariari aukera zabal bat eskeiniz. Zoritxarrez nik egun bakarra izan nuen hiriaz gozatzeko. Hala ere ez genuen alde egin bertako garagardotegi ospetsuenean "codillo" eder bat jan gabe (barkatu baina ez dakit nola den euskaraz). Giro bikaina zen bertan argazkietan ikus daitekeen moduan, jendez betea eta musika apur batekin.


Bigarren egunean berriz gaztelua bisitatu dugu, München-etik bi bat ordura kokatua, Austriako mugatik hurbil. Lekua zoragarria eta magikoa iruditu zait, mendi artean, lakua ondoan, lautada zabal bat duelarik... Gaztelua Bavariako errege izan zen Luis IIak eraiki zuen Alemaniako mitologian eta ipuinetan oinarrituz. Benetan bisita gomendagarria inguru hauetara etorri ezkero.


Besterik ez, iada aste eta gutxi falta da elkar ikusteko. Ongi pasa ditzazutela datorren egunak eta ikusi arte.

2008-12-03

Asteburua Berlinen

Zuetako askok jakingo zenuten moduan asteburu honetan Berlinen izan gara Unai, Uñai, Nekane eta ni. Egonaldi benetan atsegina izan da, nahiz eta hotzak ia izoztu gaituen. Hiriak egia esan apur bat harrituta utzi nau, ez baita orain arte ezagutu dudan inongo hiriren pareko. Esan liteke kontraste handiko hiria dela, zentruan adibidez Sony Centerra bezelako eraikin ikusgarriak ikusi litezke, baina handi 10 minutu ekialderuntz joan ezkero etxe utzi eta grisak aurki daitezke. Argi dago hainbeste urteetan hiria banatu duen hormak eragin sakona izan duela.


Hala ere bizi asko somatzen da kaleetan zehar, eta batez ere kultur aniztasun handia. Gauean atera gineneko kalea adibidez lokal mota guztiz ezberdinez josita zegoen. Haseran denek posh itxura zuten, ostera ordea okupaturiko eraikinetan muntatutako lokalak zeuden. Azkenean Zapata izeneko lokal batean sartu ginen eta sorpresa benetan atsegina izan zen, zuzeneko musika bikainaz gozatu ahal izan baikenuen.

Esan liteke beraz Berlinek gustu ezberdinetako jendea erakar dezakeela, historia eta museoak maite dituztenentzat hiri aberatsa baita; festa eta parranda gogoa dutenentzat berriz musika eta lokal eskaintza zabala. Besarkada bat beraz ni eta beste guztion partetik!

PD: gure omenaldirik beroena bestalde Mikel Laboa abeslariari, bertan ginelarik jakin izan baigenuen hil zela. Goian bego!