2008-11-23

Strasbourg

Larunbat honetan Strasbourg hiria bisitatzen egon naiz nire pisukide eta lagun baten konpainian. Oso ondo hitzegina ziguten hiri honetaz eta ez du hutsik egin. Bertatik Rin ibaia igarotzen da, eta kanal sistema baten bidez ibaia bi zatitan banatzen da erdian alde zaharra utziaz. Irla moduko honetan aurkitzen dira Strasbourg-eko ikusgai garrantzitsuenak. Oso ezaguna da bertako Notre Dame katedrala, XV. mendean eraikia eta mende ugaritan zehar munduko eraikinik altuena izan dena. Kale zidorretan zehar zoazelarik bat-batean halako eraikina aurkitzea benetan esperientzia ederra da.

Bestalde irla honetako zati bat La Petit France deitzen da, bertan aurkitzen direlarik herriko etxerik aintzinenak, bikainki mantenduak eta ederrak benetan turisten ikusmirarako. Hiriaren alde zaharra Gizadiaren Hondare kontsideratua da UNESCO-agatik. Esan beharra dago baita ere Strasbourg alemanieratik datorrela, "kale-hiria" esanahia duelarik, izan ere Strasbourg beti izan da pasaera hiri bat, Alemania, Frantzia eta Italia artean aurkitzen baita. Europaren erdigunean dagoela eta behar bada, bertan aurkitzen dira Europako Parlamentua eta Giza Eskubideen erakundea ere.


Jarraian argazkiak lagatzen dizkizuet gozatu ditzazuen. Esan beharra dut elurra gogotik egin digula eta hotz galanta pasa dugula. Baina beno, pena merezi izan du eta ziurrenik beste bisitaren bat egin beharko diot aurrerago. Momentoz Heidelberg-ekin batera bisitaturiko lekurik ederrena iruditu zait. Ondo izan eta zaindu.


2008-11-09

Poolnight in Monte Mare

Atzo gauean hainbeste zeresan eman duen festan egon ginen. Onartu beharra dago youtube-ko bideoak ez zioela gezurrik, festa bertan ageri den modukoa da. Jende ia guztia bainujantzi eta bikiniarekin eta uretan sartzeko lotsarik gabe zebilen. Egia esan asko eskertzen zen igerilekua zeren giroa oso hezea zen eta beroa ia jasanezina zen leku batzuetan. Hori bai, hiruretarako ospa egin genuen denak neka-neka eginda baikinen.

Esan didatenez martxoan omen da hurrengoa hortaz zuek ikusi... Nik argazki batzuk uzten dizkizuet bitartean.