Dagoeneko lau egun daramatzat hemen eta egia esan gero eta gustorago aurkitzen naiz. Hasera nahikoa astuna egin zitzaidan, egin beharreko papeleoak amaiezinak dira hemen! Bestalde, eguraldia trixtea da benetan, 10 gradu inguru eta laino grisak eta euria nagusi. Zorionez erasmusen jendea kristona da eta horrek asko errazten ditu gauzak. Baina beno, hitzegin dezadan gauza interesgarriez:
Kaiserslautern100.000 biztanleko hiria da eta ez da oso polita egia esan. Herriko eraikin handiena udaletxea da, argazkietan ikus dezakezute. Diotenez Alemaniako hiririk merkeenetakoa omen da. Egia esan lidl-a eta antzerako supermerkatuak ez dira inolaz ere garestiak, hortaz alde hortatik arazorik ez. KL ondoan bestalde amerikarren base militar bat aurkitzen da, bertara Iraken zauritutako soldaduak ekartzen dituzte. Beraz ohikoa da hegazkin militarrak pasatzen ikustea.
Nik uste dut hiriko gauzarik interesgarriena futbol zelaia dela, jakingo duzuten moduan zelai hau 2004ko Mundialerako egin zen eta egia esan kanpotik nahikoa ikusgarria dirudi. Kontutan eduki gainera Kaiserlautern taldea bigarren mailan aurkitzen dela momentu hauetan, nahiz eta historian zehar talde indartsua izan den. Momentu honetan ordea lehen postuan aurkitzen da. Gauza da ikasleontzat oso merkea dela partidua ikustera joatea, esan didatenez 4 eta 6 euro artean, hortaz uste det jarraitzaile bihurtu beharko naizela.
UniversitätKanpusa oso ongi dago
, eraikin asko ditu eta beren artean zuhaitz eta belardi ugari ditu. Bertan 2,5 eurotan jan dezakegu hortaz ezin kexa gaitezke. Ah, eta bertako wifi-a alemaniako azkarrenetakoa da, esan didatenez 16 Tb-ko abiadura du, limitea beraz ordenagailuak jartzen du, ez konexioak. Bertan festa ugari antolatzen dira eta aktibitateak izaten dira egunero: futbol, saskibaloia, dantza, aerobic... Zu soilik jarritako orduan agertzen zara eta agertutako jende kopuruaren arabera partidu bat edo jaurtiketak egiten dira.
Erresidentzia eta erasmus jendea
Gure erresidentzia Legoland izenaz ezagutzen da eta apartamentu moduko batzuk dira, non 3 edo 4 logelako pisuak dauden. Hortaz azken batean pisu bat elkarbanatzea bezala da. Aurrekoan idatzi nuen moduan nire pisukidea peruarra da, Toño. Benetan tipo sanoa da eta hemengo trikimailu guztiak dakizki iada denbora bat baitarama hemen. Gainera oso ongi datorkit, zeren berak alemana oso ongi hitzegiten du eta askotan bere lagunak diren bi kamerundar eta tunisiar bat etortzen dira etxera afaltzera. Beren artean alemanez hitzegiten dutenez hortxe ibiltzen naiz galderak egiten eta ahal dudan heinean hitzen bat soltatuaz.
Hemen ikasle gehienak espainiarrak dira, jatorrak oso. Zorionez beste herrialdetako jenderik ez da falta eta ez dago inongo arazorik ingelesa eta alemana praktikatu ahal izateko. Atzo adibidez festa bat izan genuen kanpusean eta benetan ongi egon zen, bertan 4 hizkuntza ezberdinetan aritu bainintzen: euskara, gaztelania, ingelesa eta alemana. Festako argazkiak jarraian ikus ditzazkezute, ikusten duzuten moduan errealeko kamixeta soinean dudalarik. Ez daitezela ahaztu gero euskaldun errealzale bat izan dutela beren artean. Zoritxarrez Donostialdean gertatzen zaidan bezala argazkilari ofizialaren papera eman didate hemen ere, baina beno, onartu beharra dut gustoko dudala eta jendea ezagutzeko ederto datorrela.
Beno, amaitzeko esan gaur Homburg-era noala (uste dut horrela idazten dela), hemen inguruko herri bat da eta bertan ere Oktoberfest-a ospatzen da. Badakit ez dela Müncheneko bezalakoa izango baina gertu geratzen denez harat joan behar. Ba hori da dena, soilik esan Sagas eta konpainiaria hemen Paulanerren 0,5 litroko botila 60 zentimo inguruan dagola. Ea hona etortzera animatzen zareten zeren hemen nire kuartoan jendea sartzeko ez dago inongo arazorik.
Besterik gabe bis bald!