2008-10-31

Nekanerekin asteburuan

Zenbait komeriren ostean bart gauean iritsi zen Nekane KLra. Gaur herria pixkat erakutsi diot eta hemengo inguruetatik bueltaxka bat eman dugu. Bihar berriz Heidelberg-a goaz, hemen ondoan dagoen hiri batetara, bereziki ospetsua bere unibertsitateagatik eta bere gazteluagatik. Ea gaur bainan eguraldi hobea egiten digun!



2008-10-25

Trierren egun pasa

Gaurkoan Trier izeneko hiri/herrira joan gara egun pasa. Bidaia unibertsitateak antolatua zen eta KLtik trenez 2 ordura dago Frantzia alderuntz joanez. Diotenez Alemaniako herririk zaharrenetakoa omen da eta Erromatarren hiriburuetako bat izan zen. Hau dela eta hirian zehar Erromatarren garaiko zenbait aztarna beha litezke: anfiteatroa, harresia... Hala ere egia esan dezepzio txiki bat izan da niretzat, ez dakit, zerbait falta zaiola iruditu zait.

Ahaztu zait esatea ardo dastaketa bat egitera ere eraman gaituztela hemengo upeltegi batetara. Hemengo ardoa txuria da gehienbat eta fruta zapore handia dute. Onartu beharra dut gustoki edan dudala, ardo gorria bainan errazago edaten baita.

Argazki batzuk uzten dizkizuet oparitan. Zaindu ta txintxo ibili!

2008-10-20

Winterthur-eko kronikak - Lehen egunak

Berandu bada ere blog honentzako nere lehen aportazioa egingo det. Dagoeneko 20 egun igaro dira Suitzako Winterthur hirira heldu nintzenetik, egia esan hemen denbora gehiago daramadala iruditzen zait. 100.000 biztanleko herri lasai bat da, 15km-tara dago Zürich (Suitzako hiriburu politikoa ez den arren hiriburu ekonomikoa da dudarik gabe).

Winterthur-en parke ugari daude eta txirrindaz ibiltzeko edo trekking-a praktikatzeko ibilbide asko daude antolatuta. Jende lasaia eta atsegina da hemengoa, orokorrean oso bizitza egonkorra izan dute belaunalditan zehar, 200 urte igaro dira azken aldiz gerran egon zirenetik, ez dute diktadurarik ez iraultza sozialik izan azken mendeotan. Ez da tensio politikorik nabari komunikabidetan. Gainera izugarri ondo bizi direnez eta diru banaketa oso ekitatiboa denez lan egiteko oso leku ona da. Pertsonalki lanean ordu dexente sartzen ditudan arren erritmo aldetik ez didate presa handirik sartzen ta beraz gustora nabil.

Astean zehar ez dugu gauza handirik egiten. Asteburutan berriz erresidentziako ia jende guztia kanpora dijoa zerbait bixitatzera. Trena garestia da baina izugarri ondo funtzionatzen du, Bernan hiriburuan egon ginen (oso polita), Rin ibaiak sortzen dituen urjauzietan eta pasa den larunbatean italiako iparraldera joan nintzen Lombardiako giroa ikustera. Samu nahiko flojo ibili zen baina jendea poz-pozik zegoen Cunegoren garaipenarekin. Datorren larunbatean Basileara joango naiz tenis txapelketako finalaurrekoak ikustera, dena ondo badijoa Nalbandian ta Federer handia ikusteko aukera izango det. Orokorrean beraz oso gustora nabil, hala ere bi gauzak pena pixkat ematen didate: 1/ Erresidentziako jende guztia langile gazteak edo proiektua enpresatan egiten gabiltzanak gara beraz astean zehar ez dago giro handirik egia esan. 2/ Erresidentzian eta lanean ingelesez hitzegiten da beraz alemana ez det ia praktikatu, datorren astean akademia batetan hasiko naiz eta ea pixkat aurreratzen dudan. Besterik ez, maizago idazten saiatuko naiz. Faltan botatzen zaituztet!.

PD: Argazkiak Facebook-era igoko ditut beste blog hau irekitzeko denbora asko behar da.

2008-10-19

Frankfurt am Main

Atzoko egunez Frankfurtera joan ginen negozioen hiri handi hau ezagutzera. Onartu behar dut aurreiritzi onik gabe joan nintzela jende guztiak esan baitzidan ez zela hiri polita etab. Ordea hirian zehar oso gustora ibili ginen, bertako eraikin berritzaile eta erraldoiak eta eraikin klasikoak ikusiaz. Frankfurt jakingo duzuen moduan Europako ekonomia hiribururik garrantzitsuenetakoa da eta hori nabari da bertako eraikinak ikustean. Hiriaren ezaugarri nagusia modernitatea eta antzina nahastea da, zentru inguruan hainbat etxe berreraikiak izan baitziren lehenagokoen modura. Beraz kontraste handiak somatzen dira.

Hori kenduta aurreko astea ere festaz betea egon da baina ni betiko legez zintzo ibili naiz. Hori bai, argazkilari ofiziala naizenez ezin dut bakar batera ere huts egin. Jarraian Frankfurteko argazkiak uzten dizkizuet. Festenak etab. ikusi nahi badituzute sartu facebook-era, bertan baitaude guztiak. Txintxo ibili!

2008-10-14

Asteburua Freiburgen

Asteburu honetan Freiburg hirian egon gara. Hiri honek 200.000 biztanle inguru ditu eta unibertsitatea dela eta ikasle asko bizi da bertan, 26.000 esan zigutenez. Bertako unibertsitateak ospe handia du Alemaniako zaharrenetakoa baita. Honek guztiak eragin nabarmena du, gazte kopuru handia somatzen baita hiriko kaleetan zehar.

Hiria Baso Beltzaren mugan geratzen da eta beraz inguruneak benetan zoragarriak dira, batez ere egun hauetan, zuhaitzek kolore benetan ederra baitute. Honez gain hiria Alemaniako hiriburu ekologikoa da bertan egiten direlarik energia berriztagarriei dagozkien ikerketa gehienak. Honez gain hiria nahikoa atsegina da ikusteko, batez ere bere katedrala azpimarratuz.

Guk bertako aterpetxe batean lo egin genuen eta egia esan ez zen ezer falta izan asteburuan zehar. Gainera larunbat gauean martxa gogo handiena zutenekin ibili nintzenez gaueko ordu txikiak arte ibili ginen Freiburgoko taberna/lokal/garajeetan. Besteek tekilak eta garagardoak hartzen zituzten bitartean ni koka-kola eta urarekin. Gainera bada bitxikeria txiki bat honekin, izan ere hemengo tabernetan ez dago gasik gabeko urik, hortaz tabernariak txorrotako ura atera behar izan zidaten. Ea garagardora ohitzen hasten naizen...

Besterik ez momentuz, hemen giro onean gabiltzala esan besterik ez, eta alemana etengabe praktikatuz. Gaur frantziarrek beren festa prestatu dute hortaz gose pixka batekin joan beharko gara Crepak eta abar jatera. Ondo izango zaretelakoan agur bero bat KLtik.

PD: eta ea hona etortzera animatzen zareten, Santanderretik oso merke daudela hegaldiak. Garagardoak nire kontu!

2008-10-10

Creps, Reis und Pilze

Aste hau lasaixeagoa izaten ari da momentuz, hala ere bide zuzena alboratzeko aukerarik ez da falta hemen. Atzo adibidez gau benetan ederra bizi izan genuen. Izan ere Espainiako lagun batek arroza prestatu zuen hemen bildutako perretxiku batzuekin. Bestalde frantsesek Crep-ak eta sagar tarta eder bat egin zuten. Alkohola ere ez zen falta hemen ohitura den moduan. Eskerrak zerbitzari honek edariarekiko afizio handirik ez duen, bestela...

Ba besterik ez, bihar Freiburg-era goaz asteburu pasa. Uste dut herri polit bat dela, Baso Beltzaren mugan geratzen dena, Alemania hegoaldean. Ea argazki interesgarriak ateratzen ditudan. Agur bat hemendik.

2008-10-08

lodz (wudz)era iritsiera!


kaixo danori!! gaur nik jarriko det notizia, ta nola berri askorik ez dugunez hemendik, ba atzo tranbia nola deskarrilatu zen ipiniko dizuet. jode bilbon pasa izan balitz egingo nituzkeen barreak!! uste det inori ez zaiola ezer pasa. gaur ere beste anekdota txiki bat izan degu ta ia unibertsitateko pabilloia erre egin da, nekanek bere albistean azaldu digun bezala.

beste alde batetik, polakoarekin hasi gara klaseetan ta bueno oraindik zenbakiak ikasi ditugu, etxerako lan moduan 1tik 10era buruz ikastea da, jeje. hoberen moldatzen dana Erketz da (elektronikoa) lertxun, zeps ta juergisten ezaguna. ba hori, sekulako esforzua ari da egiten gero polakakin konbertsazioak izateko, oraingoz ez diote arpegi arrarorik jarri! bestela ere ligoteo gutxi dago hemendik, jeje, hori bai vodzka a sako dago ta parrandak residentzietako pasiloetan. gu oraingoz piwo (beer) rekin nahikoa dakagu, neri behintzat gustatzen zaizkit ta merke dia. es la kaña, tabernarik pijoenean ikatzen bezela balio du, mas o menos. hortaz aparte, ez degu bronkarik izan ta ez du hematen izango dugunik, egon zaitezte lasai, hemen diran jakoboekin nos matan direktamente, unian daude ezagutzen ditugun taberna gehienak eta espiritu unibesitario asko dago, parranda asteartean ere badagoelako neska polakaz betetik dago gainera!

hurrengo batean, ea varsoviara juten garen eta argazkiren bat ipintzen dudan behintzat zientzia eta kultura jauregiari ( jaja, ez dute oso gustoko uste det). aurrerago ere berlinera juteko asmoa dugu gabonak baino lehen, berlin-bilbo egiteko. ahh ia ahaztu det, springfielden bezalako bat daukagu hemen, jaja hau oso ona da, zentral termiko bat uni ta residentzia tartean, uste det lehen ondo ohituta ginela kontxako bidegorriarekin. hemen ikusiko dugun bakarra gorriak dira egingo duen hotzakin! urrengo batean ipiniko det argazkia.

ondo segi!!!!

2008-10-05

Festa eta natura pixkat

Atzo gauean festa polit bat izan genuen Legolanden bertan. Hemen sekulako jaleoa montatu liteke arazorik gabe. Erresidentziaren jabea hemen bizi da baina festa bere etxetik urrun bada ez da ezer gertatzen. Atzoko festa hemen egon den Asier (Zornotzakoa berau) bizkaialdera bueltatzen delako izan zen eta nola ez, birlek ez zuten huts egin. Hasera batean herriruntz joatekoak ginen arren azkenean bertan gelditu ginen lauak arte batzuk eta goizeko ordu txikiak arte beste batzuk. Argazkietan ikus daitekeen moduan giro atsegina bizi izan zen.



Gaur goizean berriz 12ak aldera hemen alboko basorantz joan gara txango txiki bat egitera. Ordu terdiko ibilalditxoa bazkaria gogoz hartzeko. Ostera arratsean unibertsitatean jokoen arratsaldea zen, bilarra, pokerra, playstationa eta abarrekin.



Gaur gauez ez da festarik oraingoz, ea ongi lo egiten dugun eta bihar alemaneko klaseetan fin aritzen naizen. Besterik gabe agur bat hemendikan.

Bis bald!!!

2008-10-04

Homburger Oktoberfest

Azkenean ez gara ez München ez Stuttgartera joan, Hamburg izeneko herritxo batera baizik. Izan ere herri hau oso gertu geratzen zitzaigun, 30 minutu trenean, eta gainera bidaia doan egin dugu, gure lurraldearen barnean aurkitzen baita. Egia esan iritsi garenean festa askorik ez zen, sekulako karpa bai, baina jende guztia mahaietan txintxo-txintxo eserita. Zorionez garagardoak bere lana egin du eta amaieran askok mahai gainean dantzan amaitu dute. Hori bai, garesti xamarra iruditu zait, litro bateko jarra 6,70 euro. Gainera ezin izan dut amaitu norbaitek lapurtu didalako! Baina beno, gutxienez alemaniar festa eder batetaz gozatu ahal izan dugu hortaz kexurik ez.

Ongi izango zaretelakoan agur bat denoi, eta ea beste bi erasmustarrek zerbait idazten duten.

2008-10-03

Lehen festa KLn

Dagoeneko lau egun daramatzat hemen eta egia esan gero eta gustorago aurkitzen naiz. Hasera nahikoa astuna egin zitzaidan, egin beharreko papeleoak amaiezinak dira hemen! Bestalde, eguraldia trixtea da benetan, 10 gradu inguru eta laino grisak eta euria nagusi. Zorionez erasmusen jendea kristona da eta horrek asko errazten ditu gauzak. Baina beno, hitzegin dezadan gauza interesgarriez:

Kaiserslautern

100.000 biztanleko hiria da eta ez da oso polita egia esan. Herriko eraikin handiena udaletxea da, argazkietan ikus dezakezute. Diotenez Alemaniako hiririk merkeenetakoa omen da. Egia esan lidl-a eta antzerako supermerkatuak ez dira inolaz ere garestiak, hortaz alde hortatik arazorik ez. KL ondoan bestalde amerikarren base militar bat aurkitzen da, bertara Iraken zauritutako soldaduak ekartzen dituzte. Beraz ohikoa da hegazkin militarrak pasatzen ikustea.

Nik uste dut hiriko gauzarik interesgarriena futbol zelaia dela, jakingo duzuten moduan zelai hau 2004ko Mundialerako egin zen eta egia esan kanpotik nahikoa ikusgarria dirudi. Kontutan eduki gainera Kaiserlautern taldea bigarren mailan aurkitzen dela momentu hauetan, nahiz eta historian zehar talde indartsua izan den. Momentu honetan ordea lehen postuan aurkitzen da. Gauza da ikasleontzat oso merkea dela partidua ikustera joatea, esan didatenez 4 eta 6 euro artean, hortaz uste det jarraitzaile bihurtu beharko naizela.

Universität

Kanpusa oso ongi dago, eraikin asko ditu eta beren artean zuhaitz eta belardi ugari ditu. Bertan 2,5 eurotan jan dezakegu hortaz ezin kexa gaitezke. Ah, eta bertako wifi-a alemaniako azkarrenetakoa da, esan didatenez 16 Tb-ko abiadura du, limitea beraz ordenagailuak jartzen du, ez konexioak. Bertan festa ugari antolatzen dira eta aktibitateak izaten dira egunero: futbol, saskibaloia, dantza, aerobic... Zu soilik jarritako orduan agertzen zara eta agertutako jende kopuruaren arabera partidu bat edo jaurtiketak egiten dira.

Erresidentzia eta erasmus jendea
Gure erresidentzia Legoland izenaz ezagutzen da eta apartamentu moduko batzuk dira, non 3 edo 4 logelako pisuak dauden. Hortaz azken batean pisu bat elkarbanatzea bezala da. Aurrekoan idatzi nuen moduan nire pisukidea peruarra da, Toño. Benetan tipo sanoa da eta hemengo trikimailu guztiak dakizki iada denbora bat baitarama hemen. Gainera oso ongi datorkit, zeren berak alemana oso ongi hitzegiten du eta askotan bere lagunak diren bi kamerundar eta tunisiar bat etortzen dira etxera afaltzera. Beren artean alemanez hitzegiten dutenez hortxe ibiltzen naiz galderak egiten eta ahal dudan heinean hitzen bat soltatuaz.
Hemen ikasle gehienak espainiarrak dira, jatorrak oso. Zorionez beste herrialdetako jenderik ez da falta eta ez dago inongo arazorik ingelesa eta alemana praktikatu ahal izateko. Atzo adibidez festa bat izan genuen kanpusean eta benetan ongi egon zen, bertan 4 hizkuntza ezberdinetan aritu bainintzen: euskara, gaztelania, ingelesa eta alemana. Festako argazkiak jarraian ikus ditzazkezute, ikusten duzuten moduan errealeko kamixeta soinean dudalarik. Ez daitezela ahaztu gero euskaldun errealzale bat izan dutela beren artean. Zoritxarrez Donostialdean gertatzen zaidan bezala argazkilari ofizialaren papera eman didate hemen ere, baina beno, onartu beharra dut gustoko dudala eta jendea ezagutzeko ederto datorrela.
Beno, amaitzeko esan gaur Homburg-era noala (uste dut horrela idazten dela), hemen inguruko herri bat da eta bertan ere Oktoberfest-a ospatzen da. Badakit ez dela Müncheneko bezalakoa izango baina gertu geratzen denez harat joan behar. Ba hori da dena, soilik esan Sagas eta konpainiaria hemen Paulanerren 0,5 litroko botila 60 zentimo inguruan dagola. Ea hona etortzera animatzen zareten zeren hemen nire kuartoan jendea sartzeko ez dago inongo arazorik.
Besterik gabe bis bald!


2008-10-01

Kaiserslauternetik lehen berria

Badakit ordu hauek ez direla guztiz dezenteak albiste bat idazten hasteko baina egia esan lehen bi egun hauek "estresante" xamarrak izan dira: papeleo asko, erosketak egin behar, jende berria ezagutu... Iristeko ere komeria ugari izan genituen, birritan galdu ginelarik. Hortxe ibili ginen herri galduetan kalean zen jende bakanari galdezka. Azkenean zorionez iritsi ginen eta geure gelak erakutsi zizkiguten. Ni momentuz peruar batekin aurkitzen naiz. Tipoak Antonio izena du, baina Toño deitzen zaio hemendikan. Tipo benetan bikaina, hortaz behintzat ezin kexa ninteke.

Gaur papeleo ugari izan dugu eta herritikan bueltaxka bat eman dugu. Ez dut gezurrik esango, herria nahikoa xoxoa da, baina beno, ohituko gara. Ea egun hauetakoren batean argazki makinarekin buelta bat ematerik dudan zuei erakutsi ahal izateko. Gaur gauean lehenik Bilbotik joan garenok nire pisukidearekin afaldu degu eta ostera erasmuseko jendearekin egon gara, batik bat espainiarrak, hauek baitira gehiengoa eta baita animatuenak ere. Beno, hau da guztia momentuz, saiatuko naiz hurrengo egunetan denbora bilatzen bloga pixkat animatzeko. Argazkitso batzuek uzten dizkizuet momentuz.

Bis bald!!!