2009-12-08

Mendi txangoa

Igaro berri den igandean gure pisukide Kamila eta Karolinarekin mendi ibilaldi bat egin genuen Wroclaw kanpoaldeko tontor batera, Ślęża izenekoa (718 metro). Altuera handia ez izan arren igoera haseran uste baina luzeago egin zen, batetik pare bat aldiz galdu ginelako eta bestalde euria eta hotza arerio izan genituelako tontor bidean. Mendi honetan antzinako taila edo eskultura germaniar ugari aurki daitezke, eguzkiaren jainkoei eskeiniak.


Egia esan eskertu zen plana zeren normalean igandeak etxean sartuta igarotzen ditugu. Gainera eskertzen da Wroclaw-etik kanpora irten eta benetako Polonia ezagutzea: soro amaiezinak, herri txikiak, errepide hondatu eta lokaztuak (errepide deitzea baino hobe bidexka esatea zenbait kasutan)... Hortaz gehiagotan eskatu beharko diegu ahizpei halako ibilaldiak proposatzea, hala bakarrik ezagutu baitaiteke Poloniak ezkutatzen duen xarma guztia.

Jarraian argazkitxo batzuk lagatzen dizkizuet. Ez ahaztu Olentzero polakoari gauzak eskatzea, maletan lekua izango du eta. Datorren asterarte!!!









2009-09-30

Agirreren bigarren bisita

Dakizuen moduan Agirre berriro ere Wroclaw-en izan dugu. Kasu honetan ordea gu bisitatzera baino hemen aurrekoan ezaguturiko neskatilarengana etorri da. Gainera ez nolanahi, iritsi eta lehen lau egunak neskaren etxean igaro zituen Wroclaw inguruko herri batean. Ostera hona etorri zen iada neskaren ikasle pisura.

Azkenean bi aste bete igaro ditu gure artean, bitarte horretan hainbat aldiz geratu garelarik. Iritsi eta lehen gauza korrika egitera joatea izan zen (Behobiak iada urduri xamar jarriak ditu jendearen animoak). Hurrengoan memoriak huts egiten ez badit nire urtebetetzeko txokolatadan elkartu ginen. Bertan txokolate apur bat eta zikinkeria ugari jan genituen. Ostiral horretan berriz gure pisu berrira traste guztiak eramaten lagundu zigun (biziki eskerturiko laguntza hori!).

Azken egunetan aipatzekoa hemengo taberna batera egin genuen bisita. Bertan esana genion garagardo beltz berezi bat dastaraziko geniola, 9.5 gradu dituena. Berak bere-bere duen harrokeriaz 3 edango zituela esan zuen. Zorionez bi besterik edaten ez genion utzi bestela hantxen geratuko zen gizajoa lotan, jajaja.

Bueno, ta besterik ez, argazkiak utziko dizkizuet kotilleoa pixkat animatzeko. Guri iada hiru aste besterik ez zaizkigu falta bueltatzeko. Bada gogorik iada, hemen hotza iada hasi da (bihar 0 graduko minima eta 12ko maximak) eta egunak dezente laburtu dira. Bizirik eutsiko diogunaren esperantzan agur t´erdi.












2009-09-29

Lertxundi-ren lehen kronika!!!

Aspaldiko partez nere berri ematea tokatzen zaidan honetan nondik hasi ere ez dakit.

Atzerriko egonaldi hauek, norberak ditu bereak eta berari tokatzen zaio euren gidari izatea, eta honek edukiko duen norabidea zehaztea, beti ere ahal den moduan (inoiz ez gara oso kapitain iaioak izan eta).

Honenbestez, edonork espero dezakeen egonaldia ez da izaten ari nerea. Atzerriko egonaldia entzutean denok dugu buruan “Orgasmus”(parranda, alkohola, desfasea, etxean egiten ez diren gauzak egiteko aukera, ahal den heinean larrutan egin…) baina oraingoz hau ez da nire kasua izaten ari. Ez dakit ea hau Erasmus programa ez delako edo (UPV-AL programa bidez nago hemen), nerea nik ere espero ez nuena izaten ari da.

Batetik, eta gehienbat, beste atzerritar ikasleekin apenas dudalako traturik, eta nahiz eta hasierako egunetan ingelesa zen erabiltzen nuen hizkuntza nagusia, azkenaldian gaztelania edota hobekiago esanda Española (grazia egiten die nik Españolari Castellano deitzea) erabiltzen dut eguneroko bizitzan. Hau guztia zergatik?? Ba hemengo “super-unibertsitateak” duen mendi taldean apuntatu nintzelako, eta taldean dagoen atzerritar bakarra naizelako kasik, eta oso jende majoa delako, eta taldean integratu nindutelako, eta nire bizitza eurekin batera egiten dudalako… Gertatzen dena talde hau bastante ona dela (txapelketaren bat edo beste irabazitakoak dira) eta nahiko sanoak direla, honekin ez dut esan nahi noizean behin gure juergarik botatzen ez ditugunik, baina igandero – igandero mendira joaten garenez larunbat gauetako juergak baldintzatu xamar geratzen dira.


Hau izan daiteke nire aurreko Erasmusarekin (Kortrijk) alderatuz topatu dudan diferentziarik handiena seguruenik. Belgikatik itzultzean neurri batean triste geratu nintzen bertako kultura, bizimodua, jendearen arteko tratua… apenas ezagutu nuelako 5 hilabetetan. Honetan aldiz sentimendu horrekin itzuliko ez naizela ziur naiz. Adibidez, gaur bertan lagun batzuekin batera beste lagun baten etxera bazkaltzera gonbidatuak izan gara eta bere familiarekin batera bazkaltzen egon gera. Xelebrea izan da bazkalostea loterian jolasten eman dugula. Hemengo loteria guztiok ezagutzen dugun bingoa da, baina zenbakien ordez animali eta pertsonaiekin. Hantxe entzuten ziren, el alacran, el apache, el valiente, la garza, la muerte, el cotorro… benetan berezia izan da. Adibide arrunt bat izan arren, nahiko argi geratzen dela uste dut bertako bizimoduan integratzen saiatzen ari naizela, azken finean hau bait da kultura berri bat ezagutzeko biderik onena.


Beste arlo batzutan nahiko xelebrea izaten ari da hemengo esperientzia. Unian adibidez, bertako erritmo mexikarrera ohitutzea besterik ez da geratzen, bi hilabete daramatzat hemen eta beste horrenbeste geratzen zait, eta pixkat urduritzen nauela onartu behar dudan arren oraindik ez daukat proiektu finkorik. Piezarik ez dagoelako, lanik ez dagoelako egiteko, edota irakaslea gu baino alperragoa delako eta laborategitik agertu ere egiten ez delako, hortxe dago gure proiektua erabat estankatua.

Beste ezberdintasun bat magnitude eta distantzia kontuak dira. Adibidez, nola azaldu dezaket hemen Euskal Herritik natorrela eta ez Espainiatik? Nola ulertarazi nik sinisten dudan Euskal Herriak hemen bizi naizen hiriak bezain beste biztanle dituela?

Noiz edo noiz, mendira joateko, hemen “ondoko” herri batetara joan izan gera. Kotxea hartu, 2 orduz gidatu, mendia igo eta beste bi ordutan etxean. Nola azaldu hemen gertu dagoen hori neretzako urruti dela? Donostiatik edozein norabidetan bi orduz gidatuz gero Euskal Herritik ateratzen naizela? Eta gero Zumaia urrun geratzen zaigula uste dugu, eh Zabaltza??

Diferentzia guzti hauek oraindik haundiagoak egin zitzaizkidan pasa den astean Mexiko Df-ra turisteoan joan nintzenean. Halako megalopoli batean inoiz baino txikiago sentitu nintzen eta gure Donosti maitearen tamaina faltan bota nuen. Edozein lekutara bizikletan joateko aukera, oinez mugitzekoa… ni ez naiz jaio horren hiri handi batean bizitzeko, ez jauna!! Baina baditu bere xelebrekeriak ere Df-k, metroan denetik saltzen duten pertsonak daude (dena 10 pesotan); maya dantza baino gehiago aerobic klaseak diruditen dantzak egiten dituzten dantzariak; igeltseroak, iturginak… diren kartel bat jarri kalean eta lan eskean egoten diren pertsonak; kotxe artean gidatzen duten astoak; autopistan bideen arteko “belarditxoetan” dauden asto eta behiak; farmaziak %25eko beherapeneetan egotea konpetentziari irabazteko; metroan egondako “balacera” batean bi hildako egotea ta jendeari apenas atentzioa ez deitzeak… eta beste horrenbeste. Erokeri eta kaos handi baten antzeko zeozer dela esango nuke.

Ez dut esan nahi Mexiko hau bakarrik denik baizik eta oraingoz nire bertako esperientzia.

Horrelako erokeri, gozamen eta bitxikeri gehiago aurkitzeko irrikitan agurtzen naiz, hurren arte lagunak!!!!

PD: Barkatu nire euskeragatik baina ahaztutzen ari zaidanaren susmoa dut, bueltan Goenkale intentsibo bat egin beharko dut berreskuratzeko!


Jon Lertxundi

2009-09-21

Agirreren bigarren bisita

Gehienok dakizuen moduan egunotan Agirre jauna Polonia aldea dabil. Nonbait neska poloniarrek lamien pareko botereak dituzte, mutil oro bueltatzeko desioz geratzen baita. Memoriak huts egiten ez badit ostegunean iritsi zen Wroclaw-era Gironatik Ryanair-en hegaldia hartu ostean. Lehen lau egunak bere neskatoaren herrian pasatu dituelarik, Wroclaw-tik 60 bat kilometrora. Bart ordea Wroclaw-ra etorri zen goizean. Iritsi, gauzak geure erresidentzian utzi eta korrika egitera joan ginen. Guk 50 minutu inguru eta berak ordu t´erdi pasatxo. Blogean idatzi dudan moduan badirudi errespetu handia hartua diola Aitortxori eta beldurtu xamar dabil Behobiara begira.

Korrika egin ostean spaghetti platerkada oparo bat hartu eta alde zaharrera joan ginen bueltaxka bat eman eta garagardo frexko bat hartzera. Ostera autobus geltokira lagundu genuen bere neskatila gauean baitzen etortzekoa. Egunotan Agirren neskak Wroclaw-en duen ikasle pisuan lo egingo du hortaz ez zaio gaizki atera jokaldia. Bihar neure urtebetetzea da eta erresidentzia txokolatada bat egiteko asmoa dugu. Esan diogu polaka hori ekartzen ez badu ez diougula ezer emango hortaz espero dut bihar iada ezagutu ahalko dugula. Noski, nik ezagutu ezkero ziur izan zuek ere informatuak izanen zaretela, jajaja. Zuek Brad Pitt izango zenuten baina guk hemen ere badugu geure salsa rosa.

Besterik ez, adi egon azken albisteei.




2009-09-13

Hirune bisitan izan dugu Alemaniatik

Asteazkenean Hirune etorri zitzaigun bisitan Wroclaw-era. Momentu honetan Karlsruhe-n aurkitzen da karrera amaierako proiektua aurkezteko zain. Honela bada asteazken goizean iritsi zitzaigun Wroclaw-era gau osoa tren eta hegazkinean pasata. Hau dela eta aireportuan jaso eta gure erresidentzian utzi genuen deskantsatzen bulegoko polakekin norgehiagokan aritu ostean. Lan egin ostean berekin batu eta hiriaren erdigunetik bueltaxka bat eman genuen, ostera etxera bueltatu ginelarik afaltzera.


Hurrengo egunean lanaren ostean Aquapark-era joan ginen udako azken eguzki printzeez gozatzera. Hor ibili ginen jacuzzi eta txirrista artean azala bigun-bigun geratu artean. Ostean neskek sekulako tortilla patata prestatu ziguten eguna ongi amaitzeko.


Ostiralez jai-eguna eskatu genuen gure Fagor "maitean" eta txango bat prestatu genuen Wroclaw inguruan den gaztelu batetara. Gaztelu hau Bigarren Mundu Gerran Hitlerrek erabilia izan zen, lurrazpian ehundaka bide eta gotorleku gordetzen dituelarik. Hitlerren helburua bertan hiri subterraneo bat sortzea zen. Gaztelua esan liteke Polonia sakonean aurkitzen dela, bertara iristeko trenetik herri poloniar batean jeitsi behar izan genuelarik. Hirunerentzat sorpresa handia izan zen bertako eraikin zaharrak ikustea, normala Alemaniatik bazatoz. Arratsaldean etxera bueltatu, dutxatu eta juergarako prestatu ginen. Gaua argazkietan ikusi daitekeen moduan bikaina izan zen, barreak ugariak izan zirelarik. Hirunek ere polakeoa aurrez aurre ikusteko aukera izan zuen Insomnia pub-ean (gure aurreko bisitariek ere bizi izan zuten honetarako aukerarik, jeje). Lauak aldera etxerako bidean sekulako patata frijituak jan genituen ohera indartsu sartzeko asmoz.














Larunbatean ondo lo egin eta arratsea trago bat hartu (Paulaner, kategoriaz) eta nola ez Pronto Pizza-ra abiatu ginen azken afariaz gozatzera. Hortaz bapo etxera abiatu ginen Hirunek goizean goiz baitzuen hegaldia. Nekanek aireporturaino lagundu du eta hantxen amaitu da bidaia. Dakigunez Hirune arazo barik iritsi da dagoeneko facebook-en argazki ugari igoak baititu. Besterik ez, eskerrak eman Hiruneri bisitagatik, oso ongi pasatu baitugu eta behingoz Nekak neska bat izan baitu txutxumutxuka ibiltzeko.

Besteoi agur bero bat eta ikusi arte.