2009-01-25

Baselen Unai eta biok

Atzo Unai eta ni Baselen elkartu ginen nire bi lagunekin batera hiru herrialderen arteko mugetan aurkitzen den hiri hau bisitatzeko. Alemaniatik gentozenentzat bidaia gogorra izan zen (4 ordu joateko eta 5 ordu bueltatzeko) baina pena merezi izan zuen. Hiria atsegina iruditu zitzaigun, batez ere alde zaharra, udaletxe eder batekin. Hori bai, alemaniarrontzat oso hiri garestia iruditu zitzaigun eta supermerkatuetan birrarik ez egoteak asko harritu zigun. Eskerrak gida suizoa genuen bere kontseiluak emateko. Eta besterik ez, jarraian argazki batzuk jartzen dizkizuet. Gainontzekoak facebook-en aurkituko dituzue, betiko moduan.

Besarkada bat denoi!





2009-01-20

Kaiserslautern Vs Bayern München

Bart gauez KLko futbol zelaira joan ginen bi talde hauen lagunarteko partidua ikusteko. Momentu hauetan KL bigarren mailan aurkitzen da, nahiz eta bundesligako klasikoetako bat izan den. Hemen Alemanian urtarrilan liga geldiarazi egiten da eta hori dela eta ohikoa da egun hauetan lagunarteko partiduak jokatzea. Egia esan giroa ikaragarria zen, guztira 42.000 lagun baina gehiago, eta pentsa hiriak 100.000 biztanle besterik ez dituela. Gainera Bayern-ek bere izar guztiekin jokatu zuen: Ribery, Schweinsteigen, Lucca Toni, Ze Roberto, Klose... Zoritxarrez boteretsuek 0-2 irabazi zuten baina beno, giroa behintzat aparta izan zen partiduan zehar. Ongi ibiliko zaretelakoan agur bat Alemaniatik eta ongi pasa San Sebastianak!



2009-01-07

Berriro KLn

Gabon eder batzuk pasa ostean berriro ere hementxen aurkitzen naiz alemanez inguraturik. Egia esan pereza apur batekin bueltatu naiz zeren gabonak bikainak izan dira, lanik egin gabe, Nekanerekin, lagunekin (behar baina gutxiago zoritxarrez), familia... Orain pilak kargaturik azken 3 hilabete hauek topera egoteko. Uste dut proiektuak lan dezente eman behar didala, baina disgustorik ematen ez didan bitartean gaitzerdi. Beti izango da denbora bidaiatzeko eta festetara joateko.

Atzoko ongietorria krudela izan zen gero, -10ºC, eta gaur goizean lanera joateko -15ºC. Badiola jaunak esango lukeen moduan "que gozada!". Gaur arratsean plan polita prestatu digute erasmuseko ikasleei patinatzera joan baikara. Facebook-ean argazkiak ikus ditzazkezute. Besarkada handi bat Alemaniatik!