Atzo gauean hainbeste zeresan eman duen festan egon ginen. Onartu beharra dago youtube-ko bideoak ez zioela gezurrik, festa bertan ageri den modukoa da. Jende ia guztia bainujantzi eta bikiniarekin eta uretan sartzeko lotsarik gabe zebilen. Egia esan asko eskertzen zen igerilekua zeren giroa oso hezea zen eta beroa ia jasanezina zen leku batzuetan. Hori bai, hiruretarako ospa egin genuen denak neka-neka eginda baikinen.
Esan didatenez martxoan omen da hurrengoa hortaz zuek ikusi... Nik argazki batzuk uzten dizkizuet bitartean.
San Silvestrea hemen da!!!
Hace 13 años
11 comentarios:
Zorionak Behobian parte hartu duzuten guztioi eta batez ere Aitorri egin duen denbora bikainagatik.
Txintxo ibili.
Eskerrikasko Iñigo!!
kuadrilako pabeioia altu utzi degu ze uste det ia denek denbora hobetu degula!!!
hurrengo karrera San Silvestrea!!!
jeje
Paul, I love you
Iñigo ze tenperaturatan zegoen ura poolnighte-ean?, badirudi irakiten dagoela. A hori bai neska gutxi somatzen da argazkietan!!
Behobia polita izan da astebukaerakoa bai, zoritxarrez Aitor eta nere arteko pikea ez zen ondo irten baina Aitor San Silvestrean aurrez-aurre egongo gea jejejeje ezingo da aitzakiarik jarri.
Gora pike sanoa!!!!
Buz Iñigito!!! nola zabiltzaten hortikan!!! beroa ingo zuen ezta? jeeje
bai Agirre!!!pikea izango dugu bion artean!!!jejeje pikatzea sanoa baita!!
Ura esan liteke epela zegoela. Ez zegoen ezta ere oso beroa. Hori bai, lurrina eta hezetasuna oso handia.
Festa egin zeneko lekua berez spa bat da.
Txintxo ibili.
Mekauen la letxe, Kirmenek bere liburu berriaren aurkezpenerako gonbita egin dit eta ni hemen! Azkenean liburuak Bilbao-New York-Bilbao izena du. Egia esan itxura ona dauka liburuak.
Beno, agur bat hemendikan.
Agirre azkenean korritu dezu behobia ala zer?? futbolzaleak hil zorian dago... ez naiz ezertaz enteratzen.
Beno hurrengo albistea ni jartzen saiatuko naiz. Gora Stockholm!
Gure CUPIDO txikia!!!
Bai atera nintzen baina JoseAngel Esnaola lagunaren dortsal urdinarekin. Horregatik ez genuen buruz-buruko pikea egin Aitorrek eta nik eta denbora pikea egin genuen. Gauza da nik dortsal gorrien marea guztiarekin topo egin nula eta zaila egin zitzaidala fundamentuz korritzea, hala ere esan beharra dago Aitor-en denbora oso ona dela.
Guzti honegatik SanSilvestrean pikea handiagoa da.
A zuk neska kontuengatik ez entrenatzeari uzti e!!!!
Ondo ondo segi eta ea oporretan hirukotea itzultzen zeatenean afari bat egiten degun.
aupa jentuza!
Terriblia hor dauen festa giroa! Peligrosoa be bai kasuan kasu.. Gitxiten idazten dotsuet baie bueno, jakizuela hemendik larrabetzu aldetik be bagabizela ederto(trajedebaño barik!)jajaj
Besarkada bat
Aupa Larra!
Ni bakizu, zintzo, beti bezela.
Zaindu ta ondo izan.
Publicar un comentario