Zuetako askok jakingo zenuten moduan asteburu honetan Berlinen izan gara Unai, Uñai, Nekane eta ni. Egonaldi benetan atsegina izan da, nahiz eta hotzak ia izoztu gaituen. Hiriak egia esan apur bat harrituta utzi nau, ez baita orain arte ezagutu dudan inongo hiriren pareko. Esan liteke kontraste handiko hiria dela, zentruan adibidez Sony Centerra bezelako eraikin ikusgarriak ikusi litezke, baina handi 10 minutu ekialderuntz joan ezkero etxe utzi eta grisak aurki daitezke. Argi dago hainbeste urteetan hiria banatu duen hormak eragin sakona izan duela.
Hala ere bizi asko somatzen da kaleetan zehar, eta batez ere kultur aniztasun handia. Gauean atera gineneko kalea adibidez lokal mota guztiz ezberdinez josita zegoen. Haseran denek
posh itxura zuten, ostera ordea okupaturiko eraikinetan muntatutako lokalak zeuden. Azkenean Zapata izeneko lokal batean sartu ginen eta sorpresa benetan atsegina izan zen, zuzeneko musika bikainaz gozatu ahal izan baikenuen.
Esan liteke beraz Berlinek gustu ezberdinetako jendea erakar dezakeela, historia eta museoak maite dituztenentzat hiri aberatsa baita; festa eta parranda gogoa dutenentzat berriz musika eta lokal eskaintza zabala. Besarkada bat beraz ni eta beste guztion partetik!
PD: gure omenaldirik beroena bestalde
Mikel Laboa abeslariari, bertan ginelarik jakin izan baigenuen hil zela. Goian bego!