2008-12-07

München eta Neuschwanstein gaztelua

Asteburu bikaina pasa berri dut München eta Neuschwanstein gaztelu ospetsua bisitatuz. Larunbata München-en igaro genuen, Bavaria eskualdeko hiriburuan. Diotenez Alemaniako hiririk aberatsena eta egia esan nabari da kaletan barrena ibiltzean dena oso ongi zainduta baitago. Hiriak tradizioa eta modernitatea batzen ditu bisitariari aukera zabal bat eskeiniz. Zoritxarrez nik egun bakarra izan nuen hiriaz gozatzeko. Hala ere ez genuen alde egin bertako garagardotegi ospetsuenean "codillo" eder bat jan gabe (barkatu baina ez dakit nola den euskaraz). Giro bikaina zen bertan argazkietan ikus daitekeen moduan, jendez betea eta musika apur batekin.


Bigarren egunean berriz gaztelua bisitatu dugu, München-etik bi bat ordura kokatua, Austriako mugatik hurbil. Lekua zoragarria eta magikoa iruditu zait, mendi artean, lakua ondoan, lautada zabal bat duelarik... Gaztelua Bavariako errege izan zen Luis IIak eraiki zuen Alemaniako mitologian eta ipuinetan oinarrituz. Benetan bisita gomendagarria inguru hauetara etorri ezkero.


Besterik ez, iada aste eta gutxi falta da elkar ikusteko. Ongi pasa ditzazutela datorren egunak eta ikusi arte.

5 comentarios:

Anónimo dijo...

A ze leku polita!!!!

Muxutxu bat pitxin!

Iñigo dijo...

Eskerrik asko Nekatsu! Ea zurekin ere bisitatu ditzakedan paraje hauek.

Besarkada handi bat.

Iñigo dijo...

Irakurri berri dut Aitor Zabaletaren omenaldian Mikel Urdangarinek abestu zuela. Egia da?

Anónimo dijo...

Bai Iñigo ala da... era bat unkituta gelditu nintzen benetan....

bueno ez dakit baina irakurri badezu hala izanen da!!! ejjejej

Benetan ederra gaztelua iñigo!

Digna del mismisimo conde de montecristo!!!

Barbakoa festa bat bertan egiteko aproposa!

bueno iñigo laister arte eta muxu bat!

Iñigo dijo...

Eskerrika asko Jokin zure hitzengatik. Espero det martxoa baino lehen hona bisitaren bat egitea. Gustoki gidatuko zaituztet Alemanian barrena