2008-12-03

Asteburua Berlinen

Zuetako askok jakingo zenuten moduan asteburu honetan Berlinen izan gara Unai, Uñai, Nekane eta ni. Egonaldi benetan atsegina izan da, nahiz eta hotzak ia izoztu gaituen. Hiriak egia esan apur bat harrituta utzi nau, ez baita orain arte ezagutu dudan inongo hiriren pareko. Esan liteke kontraste handiko hiria dela, zentruan adibidez Sony Centerra bezelako eraikin ikusgarriak ikusi litezke, baina handi 10 minutu ekialderuntz joan ezkero etxe utzi eta grisak aurki daitezke. Argi dago hainbeste urteetan hiria banatu duen hormak eragin sakona izan duela.


Hala ere bizi asko somatzen da kaleetan zehar, eta batez ere kultur aniztasun handia. Gauean atera gineneko kalea adibidez lokal mota guztiz ezberdinez josita zegoen. Haseran denek posh itxura zuten, ostera ordea okupaturiko eraikinetan muntatutako lokalak zeuden. Azkenean Zapata izeneko lokal batean sartu ginen eta sorpresa benetan atsegina izan zen, zuzeneko musika bikainaz gozatu ahal izan baikenuen.

Esan liteke beraz Berlinek gustu ezberdinetako jendea erakar dezakeela, historia eta museoak maite dituztenentzat hiri aberatsa baita; festa eta parranda gogoa dutenentzat berriz musika eta lokal eskaintza zabala. Besarkada bat beraz ni eta beste guztion partetik!

PD: gure omenaldirik beroena bestalde Mikel Laboa abeslariari, bertan ginelarik jakin izan baigenuen hil zela. Goian bego!

6 comentarios:

Anónimo dijo...

ikusten da bai oso ondo pasatzen ari zaretela konapoko egonaldian!!!

postura polita a lo matrix!!!
benga eskuminak denei!!
guri gaur 2 ordu libre eman dizkigute!!!

Anónimo dijo...

Benetan argazki bikainak!! Leku oso interesgarria dirudi Berlinek. Hemen hilabete pasa dugu euritan eta badirudi berdin jarraituko duela, nahiago det hotza euria baino!!
Ondo ondo segi laukote.

anso dijo...

postdamer platz, brandenburo thor, reichtag, monumento a los caidos, friedrichstrassen, checkpoint charlie, frensehturm, rathaus...
ikusten dut denborarik ez duzuela galdu.
Egon zineten kufursterstrassenen??
Ni urrian egon nintzen berlinen eta ikaragarria iruditu zitzaidan, batere modernismo aldetik: sekulako eraikuntzak, kale kriston sakonak, mota guztietako restauranteak (japones, indio, turko pila, italiano....) eta erosketak egiteko leku aproposa.
Nire argazkiak ikusteko nere facebookera jun

anso dijo...

noski egon zinetela kurfursterstrassen, eliza puskatua hor bertan dago eta.
Porzierto, semaforoek gutxi irauten zutela konturatu zineten??
Eta museo de historia natural ikusi zenuten??
Animalia disekatu pila daude

Iñigo dijo...

Aupa mutilak!

Anso, natura museorik ez genuen bisitatu. Museo batean sartu zen pertsona bakarra ni izan nintzen eta Pergamon museoa izan zen, non greziar, erromatar eta islamdar kulturako ondareak ikusi zitezkeen. Ea hurrengoan animalia disekatuak ikusteko betarik dugun, jeje.

Bueno, alemaneko etxeko-lanak egitera noa, kriston pastela daukatela. Besarkada bat!

Iñigo dijo...

Badakit ziurrenik gehieni gustatuko ez zaizuela baina jarraian jartzen dudan bideoak negar malkotan utzi nau. Benetan hunkigarria iruditu zait. Goza zazue:

Ama, zer duzu nigarrez