2009-01-20

Kaiserslautern Vs Bayern München

Bart gauez KLko futbol zelaira joan ginen bi talde hauen lagunarteko partidua ikusteko. Momentu hauetan KL bigarren mailan aurkitzen da, nahiz eta bundesligako klasikoetako bat izan den. Hemen Alemanian urtarrilan liga geldiarazi egiten da eta hori dela eta ohikoa da egun hauetan lagunarteko partiduak jokatzea. Egia esan giroa ikaragarria zen, guztira 42.000 lagun baina gehiago, eta pentsa hiriak 100.000 biztanle besterik ez dituela. Gainera Bayern-ek bere izar guztiekin jokatu zuen: Ribery, Schweinsteigen, Lucca Toni, Ze Roberto, Klose... Zoritxarrez boteretsuek 0-2 irabazi zuten baina beno, giroa behintzat aparta izan zen partiduan zehar. Ongi ibiliko zaretelakoan agur bat Alemaniatik eta ongi pasa San Sebastianak!



2 comentarios:

Anónimo dijo...

hori da iñigo! GORA ERREALA!!

PD: ta aperri kanpora!!

Ander

Iñigo dijo...

Erreala beti bihotzean noski! Ia tipo batzuk ostiatu ziaten pentsatzen Municheko bandera zela baina beno, jeje.

Ondo izan!