2009-01-25

Baselen Unai eta biok

Atzo Unai eta ni Baselen elkartu ginen nire bi lagunekin batera hiru herrialderen arteko mugetan aurkitzen den hiri hau bisitatzeko. Alemaniatik gentozenentzat bidaia gogorra izan zen (4 ordu joateko eta 5 ordu bueltatzeko) baina pena merezi izan zuen. Hiria atsegina iruditu zitzaigun, batez ere alde zaharra, udaletxe eder batekin. Hori bai, alemaniarrontzat oso hiri garestia iruditu zitzaigun eta supermerkatuetan birrarik ez egoteak asko harritu zigun. Eskerrak gida suizoa genuen bere kontseiluak emateko. Eta besterik ez, jarraian argazki batzuk jartzen dizkizuet. Gainontzekoak facebook-en aurkituko dituzue, betiko moduan.

Besarkada bat denoi!





1 comentario:

Anónimo dijo...

Ederto pasatzen ikusten zatzaizue bikote!!! Nik "azterketak" pasa ditut jada, ea orain bidaiatxoa prestatzen hasten garen. Egunean mantenduko zaituztegu.
Ondo ondo segi.