Zorionez guda amaitu bezain laster Sobietar Batasunak hiriko eraikin historikoak berreraikitzeari ekin zion eta gaur egun erdigune ikusgarri bat aurki dezakegu. Hartu genuen albergea ere oso ona iruditu zitzaigun, 12 euroan gaua (hori bai, gosaririk gabe) eta barrutikan dena garbi eta sukalde benetan hornitu batekin. Eta guri euria egin zigulako baina eguraldi ona egin ezkero jardinean barbakoak egin zitezkeen!!! Egia esan beste askorik ez dut kontatzeko, hortaz argazkiekin utziko zaituztet. Espero dut zeuen festa agenda oso osorik betetzen arituko zaretela.
Zintzo ibili!
2 comentarios:
jejej
Perikok esaten zuen bezala:
comer, beber, estirar
zuek comer eta beber oso ondo ez?
ejejeje
Bai, bai, atzo adibidez nire departamentuan dagoen neska baten urtebetetzen festan egon ginen denak. Nola ez vodka poloniarra edatera behartu gintuzten eta egia esan oso jende majoa ezagutu nuen.
Hurrengo astean beraiek gure erresidentzira gonbitatzeko asmoa dugu hortaz jarriko ditut argazkiak.
Besterik gabe agur bero bat Poloniatik.
Publicar un comentario