2009-07-26

Eneko Wroclaw-en!!!

Asteburu honetan Hopkins jauna izan dugu Wroclaw-en. Batzuek jakingo duzutenez bera IAESTE deituriko elkarte bati esker dabil praktiketan Lodz-en eta hauek astebururo Poloniako beste hiriren batera bidaia prestatzen diete. Honetan Wroclaw-en txanda zen eta honenbestez berekin egoteko aukera izan dugu. Lehenik ostiral gauean elkartu ginen gure erresidentzia inguruko lokal batean, hain juxtu guretik 5 minutura dagoen hostal batean egon baitira lotan. Atzo egunean zehar bere taldekoekin hiria bisitatzen egon ziren eta gauean festa izan zuten errekan zehar dabilen ontzi batean, barbakoa eta zerbezekin gainera! Ostera gauean berriz elkartu ginen, nahiz eta Neka eta ni segituan bueltatu ginen etxera (urdai arazoak medio). Hala ere uste dut Uñai eta konpainiak nahikoa ongi pasatu zutela.

Nik jarraian argazki batzuk uzten dizkizuet, nahiz eta asko ez izan. Eta betikoa, aprobetxatu ongi uda eta zintzo ibili!





13 comentarios:

sagas dijo...

que grandes!!!!!! cuanta calidad junta...

Por cierto!! aurrekoan Nekane ezagutzen zun tipo bat ezagutu nun Donostin parrandan, enaiz gogoratzen iker edo eneko deitzen zan pero era un gran tipo!!!Oso tipo jatorra!

Nekane dijo...

Kasualitatea!!!Eneko izan leike!

Sagas Poloniara etorri behar zinen ta bertako birrak edan!! Ez zinen damutuko!!!
Ez pentsa Oasis ta PJ faltako zirenik!!

Landa dijo...

Calidad no Sagas; belleza junta!!! jejeje

Gaur La Miguel Indurainean parte hartu dugu eta lehertuta nago.

Neka!! Dagoeneko jo ta fuego nabil ikasten. Kurtsoa borobildu behar dut!

Iñigo dijo...

Aupa mutilak!

Gu oraintxen Enekokin berriz geratzekoak gara birratxo bat hartzeko. Ikusten det uda ongi doala, batzuk parrandan, besteak kirola egiten, beste batzuk ikasten... Eta beste batzuk dena batera egiten! Ondo Landa, hori da izpiritua.

Zu berriz Sagas ez dakit nondik ibiliko zinen Amoreko batekin juntatzeko. Beti saltsetan sartuta.

Ala ba, zintzo ibili eta eskuminak Bruce handiari, ;).

unai dijo...

Zer moduz zikloturistan? pikerik egon da? Kontatu pixkat zenbat denboran egin dezuten eta mendateak eta hori..

sagas dijo...

Nun nenbilen? Munduan galduta beti bezela... ;-)

Iñigo dijo...

Harritzekoa, munduan galdua edo hobeto esanda inola ere ez galdua Hopkins jauna. Igandean berekin geratzekoak ginen arren azkenean plan hobeago bat sortatu zitzaion, jaja. Horren ona plana hurrengo asteburuan berriz hona etortzekotan dela, jeje.

Informazio gehiagorako berarekin kontaktuan jarri.

txunli dijo...

Iepe koadrila, ez zabiltzate gaizki ez...

Iñigo email bat idatzi dizut, ahal bezain laster erantzun mesedez, urgente xamarra data.

aiooo

Iñigo dijo...

Bueno Lertxundi, nere lehengusinaren emailik ez dudan arren tuenti-an topatu dut eta mezu bat utzi diot. Zerbait jaso bezain pronto idatziko dizut.

sagas dijo...

que golfo Jopkins que golfo,...

Hemendik ere keja gabe egia esan!

Iñigo dijo...

Aupa paketes,

Hemen gaude Unai eta ni bulegoan ezertxo ere egin gabe. Hori bai gero italiano batekin bilera daukat, mafiosoekin negoziatzera, jaja.

Zintzo ibili.

txunli dijo...

Iñigo, esaiozu zure lehengusinari alperra dela edo ez duela bere emaila begiratzen ere!!! jejejeje

Anónimo dijo...

egunon hirukote!
mafiosoekin negoziatzen, eskerrak Fagor marka garbia den...

ikusten det gustora zabiltzatela, gaztek, ea aste nagusian Nazdrovia (¿?) bat botatzern degun zuen alde (eta Txunli pendejoarengatik ere;)

ander