2009-09-29

Lertxundi-ren lehen kronika!!!

Aspaldiko partez nere berri ematea tokatzen zaidan honetan nondik hasi ere ez dakit.

Atzerriko egonaldi hauek, norberak ditu bereak eta berari tokatzen zaio euren gidari izatea, eta honek edukiko duen norabidea zehaztea, beti ere ahal den moduan (inoiz ez gara oso kapitain iaioak izan eta).

Honenbestez, edonork espero dezakeen egonaldia ez da izaten ari nerea. Atzerriko egonaldia entzutean denok dugu buruan “Orgasmus”(parranda, alkohola, desfasea, etxean egiten ez diren gauzak egiteko aukera, ahal den heinean larrutan egin…) baina oraingoz hau ez da nire kasua izaten ari. Ez dakit ea hau Erasmus programa ez delako edo (UPV-AL programa bidez nago hemen), nerea nik ere espero ez nuena izaten ari da.

Batetik, eta gehienbat, beste atzerritar ikasleekin apenas dudalako traturik, eta nahiz eta hasierako egunetan ingelesa zen erabiltzen nuen hizkuntza nagusia, azkenaldian gaztelania edota hobekiago esanda Española (grazia egiten die nik Españolari Castellano deitzea) erabiltzen dut eguneroko bizitzan. Hau guztia zergatik?? Ba hemengo “super-unibertsitateak” duen mendi taldean apuntatu nintzelako, eta taldean dagoen atzerritar bakarra naizelako kasik, eta oso jende majoa delako, eta taldean integratu nindutelako, eta nire bizitza eurekin batera egiten dudalako… Gertatzen dena talde hau bastante ona dela (txapelketaren bat edo beste irabazitakoak dira) eta nahiko sanoak direla, honekin ez dut esan nahi noizean behin gure juergarik botatzen ez ditugunik, baina igandero – igandero mendira joaten garenez larunbat gauetako juergak baldintzatu xamar geratzen dira.


Hau izan daiteke nire aurreko Erasmusarekin (Kortrijk) alderatuz topatu dudan diferentziarik handiena seguruenik. Belgikatik itzultzean neurri batean triste geratu nintzen bertako kultura, bizimodua, jendearen arteko tratua… apenas ezagutu nuelako 5 hilabetetan. Honetan aldiz sentimendu horrekin itzuliko ez naizela ziur naiz. Adibidez, gaur bertan lagun batzuekin batera beste lagun baten etxera bazkaltzera gonbidatuak izan gara eta bere familiarekin batera bazkaltzen egon gera. Xelebrea izan da bazkalostea loterian jolasten eman dugula. Hemengo loteria guztiok ezagutzen dugun bingoa da, baina zenbakien ordez animali eta pertsonaiekin. Hantxe entzuten ziren, el alacran, el apache, el valiente, la garza, la muerte, el cotorro… benetan berezia izan da. Adibide arrunt bat izan arren, nahiko argi geratzen dela uste dut bertako bizimoduan integratzen saiatzen ari naizela, azken finean hau bait da kultura berri bat ezagutzeko biderik onena.


Beste arlo batzutan nahiko xelebrea izaten ari da hemengo esperientzia. Unian adibidez, bertako erritmo mexikarrera ohitutzea besterik ez da geratzen, bi hilabete daramatzat hemen eta beste horrenbeste geratzen zait, eta pixkat urduritzen nauela onartu behar dudan arren oraindik ez daukat proiektu finkorik. Piezarik ez dagoelako, lanik ez dagoelako egiteko, edota irakaslea gu baino alperragoa delako eta laborategitik agertu ere egiten ez delako, hortxe dago gure proiektua erabat estankatua.

Beste ezberdintasun bat magnitude eta distantzia kontuak dira. Adibidez, nola azaldu dezaket hemen Euskal Herritik natorrela eta ez Espainiatik? Nola ulertarazi nik sinisten dudan Euskal Herriak hemen bizi naizen hiriak bezain beste biztanle dituela?

Noiz edo noiz, mendira joateko, hemen “ondoko” herri batetara joan izan gera. Kotxea hartu, 2 orduz gidatu, mendia igo eta beste bi ordutan etxean. Nola azaldu hemen gertu dagoen hori neretzako urruti dela? Donostiatik edozein norabidetan bi orduz gidatuz gero Euskal Herritik ateratzen naizela? Eta gero Zumaia urrun geratzen zaigula uste dugu, eh Zabaltza??

Diferentzia guzti hauek oraindik haundiagoak egin zitzaizkidan pasa den astean Mexiko Df-ra turisteoan joan nintzenean. Halako megalopoli batean inoiz baino txikiago sentitu nintzen eta gure Donosti maitearen tamaina faltan bota nuen. Edozein lekutara bizikletan joateko aukera, oinez mugitzekoa… ni ez naiz jaio horren hiri handi batean bizitzeko, ez jauna!! Baina baditu bere xelebrekeriak ere Df-k, metroan denetik saltzen duten pertsonak daude (dena 10 pesotan); maya dantza baino gehiago aerobic klaseak diruditen dantzak egiten dituzten dantzariak; igeltseroak, iturginak… diren kartel bat jarri kalean eta lan eskean egoten diren pertsonak; kotxe artean gidatzen duten astoak; autopistan bideen arteko “belarditxoetan” dauden asto eta behiak; farmaziak %25eko beherapeneetan egotea konpetentziari irabazteko; metroan egondako “balacera” batean bi hildako egotea ta jendeari apenas atentzioa ez deitzeak… eta beste horrenbeste. Erokeri eta kaos handi baten antzeko zeozer dela esango nuke.

Ez dut esan nahi Mexiko hau bakarrik denik baizik eta oraingoz nire bertako esperientzia.

Horrelako erokeri, gozamen eta bitxikeri gehiago aurkitzeko irrikitan agurtzen naiz, hurren arte lagunak!!!!

PD: Barkatu nire euskeragatik baina ahaztutzen ari zaidanaren susmoa dut, bueltan Goenkale intentsibo bat egin beharko dut berreskuratzeko!


Jon Lertxundi

12 comentarios:

Iñigo dijo...

Mil esker artikuluagatik. Honek exotismo asko ematen dio gero blogari.

juan luis guerra dijo...

k pasa brother!!

zabaltza dijo...

Hi motel, bizi al gea??poztekoa da zure berri jakitea...

Earki ordun ezta??mendizalea petoa eginda, hay que joderse!pozten naiz hain gustora ibiltzeaz paraje haietan...

Ta portzierto, DF-taz esan dezunarekin guztiz ados, metroa, zokalo inguruan jendea lan bila, janaria kalean saltzen...no tiene precio!Portzierto, plaza Garibaldin eongo zinan ezta??Putos mariachis!!Aurrekoan cuatron callejeros viajeros-en Df-ri buruzko erreportaia eman zuten, enun ikusi, baina esango nuke cuatro.com-en ikustea badagoela...

Ale guapo, zaindu ta barkau oainarte idatzi ez izana, baina bakizu,nere alperkeria arazo bat da..laster eukiko dezu ene berri!

Pd-Ta bai, Zumaiara jungo gea zu itzultzean, nere hitza emateizut!

Iñigo dijo...

Oraintxen irakurri det artikulua lasai eta fundamentuz. Interesgarria mendi ibilaldiena, domingero plan autentikoa. Gainea ziur bertan sekulako parajeak izango dituzuela (izarren argazkia zoragarria iruditu zait). Galdera bat daukat ere, noiz zara Euskal Herrira bueltatzekoa?

Besterik ez, segi topera disfrutatzen eta zaindu zaite.

PD: Mikelen single-a gero eta gustokoago dut, gaur lanean melodia meloso hori burutik kendu ezinik nabil. Kurwa!!!

txunli dijo...

Ba bai Zabaltza, Garibaldin bitan egon ginen. Lehenengoa egunez eta oso tristea iruditu zitzaidan ez bait zegoen ezer, obretan zeudelako eta zeuden mariachiak lurrean eserita itxoiten ari zirelako. Gauez ordea itzela. Tenampara joan ginen, noski, eta kantuan dioen bezela es muy dificil mantener una conversacion entre el estruendo de muchos mariachis cantando cada uno la suya. Eromena baina oso guapo egon zen.
Zumaiako kontuarena hitza hartzen dizut.

Iñigo: Ahaztu Mikel eta entzun hau, brother Juan Luis Guerra: http://www.youtube.com/watch?v=b4i7tbqKWp4

Montxo dijo...

Iepa Lertxun!

Pozten naiz zure berri edukitzeaz. Esan beharra dago nahiz eta "Orgasmus" oso tentagarria izan, horrelako beste motako bidaiak edo esperientziak oso interesgarriak izatera ailegatu daitezkela uste det.

Hango kultura, hango jendea, hango jendearen erritmoa eta patxada... Nik Cubako "me tá etresando"-a ezagutzen det, ez dakit antzeko zeozer izango dan... Baina benetan maitagarria, behintzat denboraldi baterako. jeje!

Zure berri gehiago izango ditugulakoan, dana ondo jarraitzea espero det.

Esperientzia berri hau disfruta ezazu. Ondo izan.

Iñigo dijo...

Nik Juan Luis Guerra oso gustoko dut. Nire abestirik gogokoena honakoa da:

http://www.youtube.com/watch?v=5s-bNisOBjo

joaquín luqui dijo...

pero que está pasando aquí....

Anónimo dijo...

Benetan interesgarria kontatzen duzuna eta egiten zabiltzana Lertxun, pozten nau gustora zabiltzala jakiteak.

Horrela segi ba!

Agirre dijo...

Aurrekoa ni nintzen.

olano dijo...

txulin!
artikulo bikaina! benetan interesgarria,atzerritarrekin egotea aberasgarria da baino zuk diozun bezela herri bat ezagutzeko modu onena bertako jendearen artean bat gehiago izatea da.

Aprobetxatu eta asko gozatu

JOKIN dijo...

Txunli!!!!!

Kontatu morboa duten gauzak ere!!!!!!
Txortan egin dezu o ze????? Email bat bidal didakezu ez baduzu gende guztiak jakitea nahi!!!!

Ondo segi eta besarkada bat!!!

(ea nork eramaten dizun zukua gaixorik zaudenean...)