2009-09-13

Hirune bisitan izan dugu Alemaniatik

Asteazkenean Hirune etorri zitzaigun bisitan Wroclaw-era. Momentu honetan Karlsruhe-n aurkitzen da karrera amaierako proiektua aurkezteko zain. Honela bada asteazken goizean iritsi zitzaigun Wroclaw-era gau osoa tren eta hegazkinean pasata. Hau dela eta aireportuan jaso eta gure erresidentzian utzi genuen deskantsatzen bulegoko polakekin norgehiagokan aritu ostean. Lan egin ostean berekin batu eta hiriaren erdigunetik bueltaxka bat eman genuen, ostera etxera bueltatu ginelarik afaltzera.


Hurrengo egunean lanaren ostean Aquapark-era joan ginen udako azken eguzki printzeez gozatzera. Hor ibili ginen jacuzzi eta txirrista artean azala bigun-bigun geratu artean. Ostean neskek sekulako tortilla patata prestatu ziguten eguna ongi amaitzeko.


Ostiralez jai-eguna eskatu genuen gure Fagor "maitean" eta txango bat prestatu genuen Wroclaw inguruan den gaztelu batetara. Gaztelu hau Bigarren Mundu Gerran Hitlerrek erabilia izan zen, lurrazpian ehundaka bide eta gotorleku gordetzen dituelarik. Hitlerren helburua bertan hiri subterraneo bat sortzea zen. Gaztelua esan liteke Polonia sakonean aurkitzen dela, bertara iristeko trenetik herri poloniar batean jeitsi behar izan genuelarik. Hirunerentzat sorpresa handia izan zen bertako eraikin zaharrak ikustea, normala Alemaniatik bazatoz. Arratsaldean etxera bueltatu, dutxatu eta juergarako prestatu ginen. Gaua argazkietan ikusi daitekeen moduan bikaina izan zen, barreak ugariak izan zirelarik. Hirunek ere polakeoa aurrez aurre ikusteko aukera izan zuen Insomnia pub-ean (gure aurreko bisitariek ere bizi izan zuten honetarako aukerarik, jeje). Lauak aldera etxerako bidean sekulako patata frijituak jan genituen ohera indartsu sartzeko asmoz.














Larunbatean ondo lo egin eta arratsea trago bat hartu (Paulaner, kategoriaz) eta nola ez Pronto Pizza-ra abiatu ginen azken afariaz gozatzera. Hortaz bapo etxera abiatu ginen Hirunek goizean goiz baitzuen hegaldia. Nekanek aireporturaino lagundu du eta hantxen amaitu da bidaia. Dakigunez Hirune arazo barik iritsi da dagoeneko facebook-en argazki ugari igoak baititu. Besterik ez, eskerrak eman Hiruneri bisitagatik, oso ongi pasatu baitugu eta behingoz Nekak neska bat izan baitu txutxumutxuka ibiltzeko.

Besteoi agur bero bat eta ikusi arte.

3 comentarios:

Nekane dijo...

Hiru hilabete txutxumutxu barik gogorra da! Neska bat behar dot nik hemen!
Hirune kriston ondo pasau dot!! Zelango barreak!!
Barikuko juerga oso ona ta juerga amaierako "frytkiak" ere.

Aritza dijo...

zer da buruan daukazuen zinta hori?

Julen dijo...

Ke grandes! barkau aspaldi hemendik bisitatxo bat egin gabe nebilen...bueno ikusten da betiko moduan zabiltzatela, Polokeando a tope, jaja!

Iñigo, Pronto pizza bat ireki behar dugu, Juantxo-ren ondoan!!