Azkenean bi aste bete igaro ditu gure artean, bitarte horretan hainbat aldiz geratu garelarik. Iritsi eta lehen gauza korrika egitera joatea izan zen (Behobiak iada urduri xamar jarriak ditu jendearen animoak). Hurrengoan memoriak huts egiten ez badit nire urtebetetzeko txokolatadan elkartu ginen. Bertan txokolate apur bat eta zikinkeria ugari jan genituen. Ostiral horretan berriz gure pisu berrira traste guztiak eramaten lagundu zigun (biziki eskerturiko laguntza hori!).
Azken egunetan aipatzekoa hemengo taberna batera egin genuen bisita. Bertan esana genion garagardo beltz berezi bat dastaraziko geniola, 9.5 gradu dituena. Berak bere-bere duen harrokeriaz 3 edango zituela esan zuen. Zorionez bi besterik edaten ez genion utzi bestela hantxen geratuko zen gizajoa lotan, jajaja.
Bueno, ta besterik ez, argazkiak utziko dizkizuet kotilleoa pixkat animatzeko. Guri iada hiru aste besterik ez zaizkigu falta bueltatzeko. Bada gogorik iada, hemen hotza iada hasi da (bihar 0 graduko minima eta 12ko maximak) eta egunak dezente laburtu dira. Bizirik eutsiko diogunaren esperantzan agur t´erdi.
2 comentarios:
Hori da hori zoriontasun aurpegia...
Porter-a oso ona dago, jeje. Pena da zuek etorri eta gero deskubritu izana. 9,5 gradurekin pega un pelotazo muy serio.. ondo izan!
Publicar un comentario