Atzo bestalde italiar jatetxe batean jan genuen, eta hori bai hori afaria!!! Argazkian ikusi dezakezuten moduan pizza handi bat eta litro erdiko garagardoa hartu nituen. Eta zenbat ordaindu nuen??? 25 PLN (6 euro baina gutxiago). Kontuz ibili beharko naiz zeren nire pizza zaletasunak bide txarretik eraman nazake.
Lanari dagokionez aste honetan iada lauok lanean fundamentuz hasiak gara, batzuk gustorago besteak baino baina beno, gutxienez lanean denok. Ni egia esan oso gustora nabil egunero inglesa hitzegin eta hitzegin bainabil eta nire lankide poloniarrak benetan jatorrak baitira. Lana gainera nahikoa interesgarria da.
Ba hori da dena momentuz, gaur arratsean hemengo tourra ikusiko degu (aupa Astar!!!) eta ostean ziurrenik hemengo merkatal zentru erraldoi batera joango gara, diotenez ikusgarria omen da. Hortaz agur bero bat hemendik eta zaindu zaitezte!!!
10 comentarios:
apa!!!!
hori da: pizza+birra!!!! ze enbidia!!!
ikusten da ondo zaretela!! argazki politak eta oso guapo zaudete!!
ondo segi
Waa! pizza horrek kriston pinta ona daka, como os kuidais perrak@s Jejejeje.
Argazkiengatik Wroclaw-ek badauzka ikusteko gauza dexente asi ke axola ez bazaizue gida turistiko lanetan ibili beharko zeate jejeje.
Bestela zer moduz zabiltzate lanean? Explotazio asko edo gustora?
Bai Inko, Pizza kriston ona zegon, masa finekoa eta osagai bikainekin. Gainera sukaldariari ikusi egiten genion geure mahaitik, ta horrek telepizza baina konfiantza gehiago inspiratzen du. Hiria nik uste det asko gustatuko zaizuela, neri behintzat oso polita iruditu zait eta gainera merkea.
Bestalde zuek lasai hona zatozenean gida izango dezutela, zeren asteburuan zatoztenez zuekin egon ahalko gara.
Lanari dagokionez ni adibidez oso gustora nago, gutxienez zerbait aportatzen dudala ikusten dut. Ontzi garbigailu linea berri bat jarri behar dute hemengo plantan eta hor nabil orain enpresetara deituz eta gauzak inbestigatzen. Gainera egunero 14:00tan bilera izaten degu departamentuko kideek en plan House, jeje. Nahiko gustora egia esan.
Ba bueno, agur handi bat Aitor eta zuri, Inko, lehen idazleak izateagatik.
Aupa Iñigo, Unai ta Nekane!!
Argazki politak!!
Zuek Polinian ta ni hemen, alde batetik bestera deus egin gabebe.jeje.
Pozten naiz lanean gustora zabiltzatela jakitea.
Ondo segi!!
Bueno Endika, zu lasai zeozer agertuko dela noizbait. Bitartean aprobetxatu uda, hori bai, poltxikoa zainduz.
Zintzo ibili!
Apa Iñigo ta konpany!!!
bai egia esan azken boladan ley secakin nabil!!!
BAINA ea gaur birra bat hartzen dudan ze pozik nago dena gainditu dudalako ta hori ospatzekoa da!!!
muxuk!! ejejje
Zorionak Aitor!! Oin udaz disfrutau!!!
Nahiz eta lanean egon, ondo bizi gara hemen! Batez ere uda delako, bestela...
Ni lanean pozik nau, nahiz eta nire departamenduan denek Polakoz berba ein!!
Abuztuan zatozenentzat: Asko gustako jatzue hau, gainera oso neska politak dauz!! (Mutil polakoak sin comentarios...desastre!!!)
Gorantziek guztioi!!!
Joder pizza eta birraren argazki horrek veneziako beste argazki bat gogorarazten dit, BIRRA MORENO!!!!!!!!!
Zaindu malajes!
jooode ze pinta ona dakaten pizza hoiek!!! uste det guk ere bertan jango dugula! pozten naiz dena ondo doakizuela jakitea. Ze iñigo ya con camisa por el taller? jeje
Ondo ibili!!
Venezia, Venezia... Ez dakit Pizza bertakoaren mailan egongo ote zen baina prezio laurdenean jan genuela bai. Hori bai, Wroclaw polita izango da baina Veneziak beste xarma bat du. Eta Burano ni ke decir!!! Hemengo birra bestalde bikaina dago eta oso merke. Atzo erresidentzi ondoko taberna batean litro erdi garagardo euro bat inguru. Eta bikaina gainera!
Lasai Agirre lanean ez dudala zertan kamisarik eraman behar. Adibidez gaur praka motzetan eta dena joan naiz. Bestalde jefezilloei telefonotik deitzen ibiltzeak tiene su puntillo. Egia esan nahiko lan interesgarria da, ezin naiz kexatu.
Zintzo ibili mutilak.
Publicar un comentario