2009-08-03

Poloniako kostaldean: Gdansk eta Sopot

Asteburu honetan Nekane eta biok iparralderantz jo dugu Poloniako kostaldea ezagutzeko asmoz. Honela bi egun hauetan Gdansk eta Sopot hirietan egon gara, lehena hiriburu handia, bigarrena berriz Poloniako Marbella izango litzatekeena. Bidaia trenean egin dugu, lehenik ostiral gauean Wroclaw-etik abiatuz. Gaueko tren honetan "ohe" moduko batean lo egin genuen seiko konpartimentu batean. Hasera batean beldur nintzen lo egin ezinik ibiliko ote nintzen, zorionez ordea 8 ordu lo eginik iritsi ginen goizean Gdansk-era.

Gdansk Poloniako hiririk nagusienetakoa da, bai bere portuagatik bai turistikoki duen ospeagatik. Hiriaren erdigunea guztiz berreraikia izan zen bigarren mundu gudaren ostean. Sobietar Batasunaren erregimenaren aurkako lehen altxaldiak ere hemengo burdinoletan eman ziren, Lech Walesa buru zutelarik. Hiria benetan atsegina da ikusteko, hala ere turista kopurua handiegia iruditu zait, horrek xarma apur bat kentzen diolarik. Hala ere ibai ondoko txiringito batean garagardo bat eta saltxitxa bat jateak ez du parekorik, gutxi ordainduta gainera (garagardo litro erdia euro bat bainan gutxiago).

Larunbat arratsean berriz Sopot bisitatu genuen, Gdanks-etik trenez 20 minutura aurkitzen den herri turistikoa. Herri hau mendeetan zehar Polonia eta inguruetako nobleziaren atseden toki izan da. Gaur egun iada denei irekia dagoen arren nabari da jende dirudunei zuzendutako lekua dela, atzerritarrak ere asko ikusten direlarik (batipat alemaniarrak). Sopot-eko hondartzan horrenbeste faltan botatzen nuen itsasoan busti nintzen!!! Egia esan Donostian baina zertxobait zegoen ura baina ezin nintzen bainatu barik gelditu.

Igande goiza Gdansk erdigunean pasa dugu eta eguerdian trena hartu dugu 8 orduko bidaiari ekiteko. Trena iada beteta iritsi da, hortaz lehen 3 orduak zutik egin behar izan ditut, gozada bat!!! Zorionez ostera familia poloniar eta neska batekin batera konpartimentu batean sartu gara eta solasaldi interesgarria izan dugu hauekin. Azkenik ekaitz hartean Wroclaw-ra iritsi eta hementxen jarri naiz irakurriko ez duzuten txapa hau idazten.

Hortaz nahikoa, iristen zaizkidan berriengatik ez zabiltzate gaizki inguru haietan, hortaz segi horrela eta zintzoak izan. Hurrengo asteburuan Agirre, Inko, Julen eta Montxo datozkigu hortaz izango da zer kontatu berriro ere. Besterik gabe agur bero bat eta ondo segi.











7 comentarios:

txunli dijo...

Ai, Iñigo, zu lasai zure txapak gusto handiz irakurtzen bait ditugu.

Julen dijo...

Nik ere gustura irakurtzen ditut, Iñigo!! Aste honetan han izango gara! Pinta ederra du Poloniak!

Ondo ibili bikote!!

Iñigo dijo...

Ederto Julen, badut gogoa zuek hona etortzeko. Birra frexko batzuk edango ditugu eta afari on bat ere egin beharko dugu.

Posible da polako batzuekin batera festatxoren bat antolatzea hemen, baino beno, hori oraindik ez dakit.

Portzierto, orain korrespontsala dugula Mexikon, ea zuk ere idazten diguzun señorito Txunli. Ea hala exotismo pixkat ematen diogun blogari.

Montxo dijo...

Iñigoooo!! ya gutxi falta dala!!! laster hortikan izango gaituzue... ezbeharrik gabeko 1. bidaia izango ote?? jajaj! zoritxarrez, seguru zeozer badugula...

Oso argazki politak, benetan! Polonia herrialde polita dela dirudi. Nahiz eta denbora gutxi izan, ea baieztatzeko aukera dugun... Zerbezatxoa freskoa, noski!

Dena ondo joatea espero det, laster arte. Zaindu.

MITCH BUKKANAN dijo...

Iñigo estoy muy orgulloso de ti.

Iñigo dijo...

Kabroiak!!!

Julen dijo...

Iñigo bidali zure movil zenbakia email-era!! bestela hemengo movilera deitu beharko dizut eta! Ondo ibili ta ostirala arte!!

P.D. Ostiral gauean iritsiko gera Wroclaw-era 22-23-etan.