Larunbat goizean alde zaharra bisitatu genuen eta bazkari merke baten ostean ibai eta irlen zonaldera joan ginen. Argazki ugari atera ostean Agirreri eguneko ideiarik onena otu zitzaion, kanoa batzuk alokatzea. Honi esker ordubete ibili ginen ibaian goran behera paisaiaz gozatzen eta tontolapikoarena egiten. Harrigarriena prezioa, euro bat baina zertxobait bakarrik ordaindu genuen pertsonako!!!
Honen ostean etxera bueltatu ginen dutxatu (piraguetan zertxobai busti zen jendea) eta dotore jartzera. Hala afaldu aurretik lehenago aipaturiko garagardotegira bueltatu ginen eztarria frexkatzera. Ostean Pronto Pizza-ra joan ginen, lehenik ere erakutsiak dizkizuedan pizza eder horietako batzuk jatera. Sei eurotan (pizza handi+ 0,5 l garagardo) jendea tripa bete-bete eginda atera zen. Hala ere terraza batean trago bat hartu eta segituan Insomnia deituriko pub edo tabernan dantzan hasi ginen. Gure bisitariak aztoratu xamar ibili ziren poloniarren dantzatzeko moduagatik. Jo ta su ibili ziren neska artean dantzan eta soilik esan dezaket batek saria eskuratu zuela. Berak nahi izanez gero eskeiniko ditu detaile gehiago, jeje. Hortaz salsa rosarik ere ez da falta izan egun bakar baina bete honetan.
Gaur laukotea agurtzerakoan gustura egon direla esan didate eta besteoi enbidia pixkat emango dizuetela bueltatzean. Baten batek irailan ere bueltatzeko asmoa duela esan du hortaz ondo ibili direnaren seinale. Niri soilik Julentzio ta konpainiari oso gustora egon garela esan nahiko nieke, ilusio handia egin baitigu beraien bixitak. Ea hortaz besteok ere animatzen zareten. Egon ziur ez zaretela damutuko.
Zintzo ibili eta zaindu zaitezte!
17 comentarios:
Asteburu bikaina pasatu dogu!!
Bisitak eskertzen dira!!
Bidai ona izan laukote!!
vale, pero quien a pinzau¿¿?¿¿¿
El cachas del grupo.
pero tema lenguetazos o tema arrimamiento cebolletil¿
Hubo algo mas que polakeo. Aunque esperamos tener mas informacion de parte del propio protagonista a lo largo de esta semana.
Fuentes fiderignas aseguran ver salir a la pareja en actitud más que cariñosa del pub Insomnia. Se desconoce el desenlace final de la historia, pero puedo afirmar y asegurar que hubo algo más que arrimamiento cebolletil.
k justo tengan k venir a dormir las amigas...
jode!! zein ondo zabiltzaten!!!
Ea polakaren batekin ligatzen dezuten!!!jejej
zuek denbora osoan komer beber eta estirar!!!! ondo segi hortikan!!
Zeinek atera zuen azken argazkia? Neska bat sensualki begiratzen ari baitzaio argazkilariari. Eta maja dago!
maja dago, maja dago....
Argazkia nik atera nuen baina konturatu ere ez nintzen egin begirada zirikari horretaz. Ikusten dezutenez sekulako pasioa altxatzen dugu hemendikan, jajaja.
El rey de la fiesta fue Inko!!
POLAKEA COMO NADIE!!! DANDOLO TODO!!
Eta etzi Pragara asteburu pasa, ta 4 izarreko hotel batean gainera!!!
Polakear, buen verbo si señor!
Sanos y salvos, bueltan gaude dagoeneko. Dana ondo joan da, asique se desmontan las teorias de que Inko, Agirre o yo somos gafes en cuanto a viajes...
Mila esker danagatik!
Jajajaja, Nekane el ambiente invitaba a polakear y había que demostrar casta, que no se diga que la cadera nos nace en el sobaco Jajajajajja.
Milesker egindako harreragatik, primeran pasa nuen (eta genuen): Kaminokabras osteko afaritxoa,
frantses juergalaria, elizak, monumentuak, bazkaria, kanoa, terrazetako garagardoak (burgesak bezala), gaueko giro bikaina... dena perfekto!
Ah! Uñai vodka hori kristona zeon, marka jakiteko modurik?
dziękuję denagatik.
Aupa paketes!
Ikusten det sano iritsi zaretela. Momentu hauetan Pragatik idazten dizuegu. Unaiek esaten dit edan zenuten vodka zubruwka zela, eta ez duela resakarik ematen!!!
Bueltatzen garenean saiatuko gara hauetako boteilaren bat eta garagardo batzuk ematen. Hori bai, Spiz garagardoa edan nahi ezkero hona etorri beharko zarete. Pragan ere garagardotegi interesgarriak ezagutzen ari gara interneteko friki baten gomendioei jarraituz. Besterik ez momentuz, igandean erreportai berri bat izango duzue.
Bitartean zintzo ibili.
Aberats zaudetenez aprobetxatu Charles zubian karikaturatxo bat lortzeko, tipoak benetan onak dira eta jejejeje.
Publicar un comentario