2009-08-16

Praga eta Karlovy Vary

Berriro ere bueltan gara Txekiar Errepublikan hiru egun pasa ostean. Gure asmoa nola ez Praga ezagutzea zen, Nekane eta niretzat lehen aldia baitzen. Unai haseran ez zen etortzekoa baina azkenean animatu genuen, Pragaz gain beste leku ugari baitago inguru haietan bisitatzeko. Hala bada, ostegun eguerdian trena hartu eta haruntz abiatu ginen. Trenen maitale sutsua naizenez esan beharra dut benetan bidaian ederra iruditu zitzaidala nahiz eta 6 ordu baina gehiago iraun. Polonia eta Txekiaren arteko mugaldea benetan ederra da, baso eta herri xarmangarriz betea.

Gauean Pragara iritsi eta gure hotelera joan ginen, lau izarrekoa berau Iñigitok harrapaturiko azken minutuko oferta bati esker (45 euro hiru pertsonendako gela!!!). Hortaz señoritoak bezala egon gara, Nekane eta ni gela batean eta Unai umearen logelan. Ostiral goizean fuerte gosaldu eta taldea bitan banatu genuen: Nekane eta ni Praga bisitatzen geratu ginen Unai inguruan zegoen gaztelu bat ikustera joaten zen bitartean. Egia esan eguna sekulako paliza izan zen, alde batetik bestera turista pilaren artean pasa ezinik. Nire iritzia? Hiria ikaragarria iruditzen zait, ez naiz leku askotan egon baina nik uste det Veneziarekin batera hiririk ederrenetakoa dela. Harrigarria da zeinen ongi zaindua eta kontserbatuak dauden eraikinak. Arazoa ordea dagoen jende piloa da, non kale nagusietan ozta ozta eman daitezkeen hiru pauso norbaitekin estropozu egin gabe. Hala eta guztiz ere esan bezala hiriak pena merezi du. Arratsean Unai batu zitzaigun eta garagardotegi batetara joan ginen. Pragara joan aurretik webgune benetan interesgarri bat kontsultatua genuen non garagardozale friki batek bertako leku onenak deskribatzen dituen. Egia esan pena merezi izan zuen frikeatu izana zeren sekulako garagardoa edan dugu egunotan zehar Pilsner Urquell eta Budweiserrak alde batera utzita.










Larunbatean Pragatik 2 ordutara kokaturiko bainutegi herri bat bisitatu genuen, Karlovy Vary. Herri hau Europa erdialdeko bainutegi puntu garrantzitsuena izan da urteetan zehar eta guk ikusitakoaren arabera hala jarraitzen du. Herriko eraikin guztiak benetan dotoreak ziren, eta 5 izarreko hotelak ere ugari. Hala ere gehien harritu ziguna bertan ikusi genuen bisitarien batazbesteko edadea izan zen, 70 urte esatean motz geratzen naizelakoan bainago. Herrian zehar iturriak topatu daitezke, non ura bero-bero ateratzen den. Ur honen zaporea ez zen batere atsegina (burdin piloa zuen) baina osasun ikuspuntutik gomendagarria omen da. Hortaz atton-amonak besaulkian eserita uzten genituen bitartean herritikan bueltaxka bat eman eta mendi ibilaldi txiki bat egin genuen bista on bat topatzeko asmoz. Igoera laburra baina gogorra izan zen, batez ere Nekanerentzat erromatar sandaliekin igo baitzen gora. Bertan argazki pare bat atera ostean herrira jeitsi eta Becherovka txupito bat hartu genuen Unai eta nik bueltako autobusa hartu aurretik. Edari hau belar medizinal batzuekin egiten da, hala ere nik neure zalantzak ditut ea gorputzari on handiegirik egiten dion. Pragara bueltatu eta Nekane hotelera bidean utzi eta Unai eta ni autobus estazio ondoko garagardotegi batetara joan ginen gure "filosofoari" kasu eginez. Ikusgarria egon ginen garagardotegia, garagardo kantitate eta kalitate aldetik. Garagardo pare bat hartu ostean hotelera bueltatu ginen.











Azken egunean ere banatu egin gara, kasu honetan Nekane dendatxoa etab. ikustera eta Unai eta ni berriz Pragako gaztelua berriz ikusteko aitzakiarekin beste garagardo erronda batean murgildu gara. Azpimarratzekoa batez ere gazteluaren inguruan hartu duguna. Lokala txikia eta itxusia zen, zerbitzariak zakarrak benetan, baina edan dugun garagardoak bakarrik bidai osoa konpentsatzen zuen. Egon lasai noizbait Pragara bazoazte apuntaturik dugula lekua. Hala bada eguerdian denok berriro alkartu gara eta trena hartu dugu gure Wroclaw maitera bueltatzeko.

Ikusten duzuten moduan hemen denbora ongi aprobetxatzen gabiltz. Zuek ere ongi izango zaretelakoan agur bero bat Poloniatik!

19 comentarios:

Iñigo dijo...

Portzierto, artikuluan aipatzen dudan webgunea honakoa da:

Filosofo cervecero

Benetan pena merezi du.

Inko dijo...

No mientas Iñigo, Pragan iturri gutxi. Konfirmado por el mindundi que sale a correr por las mañanas...

Unknown dijo...

Zertako ura garagardoa edukita!

Karlovy varyn iturri asko daude, sera para k a las amonas no les de un pelele al sol

aitorerreg dijo...

Aze birratoki ederran egon zeaten!!!
kallo ona dezutela ikusten da jejejej!!!! kontuz gero tripazorroa handitu gabe!!!

beno bixitatutako lekuak ere wapo daudela ematen du!!
ondo segi hortikan hirukote!!!

sagas dijo...

guapos!!!!

Iñigo dijo...

Ikusten da hemen bakoitzak nahi duenan fijatzen dela. Aitor birrei begira eta Sagas nola ez gure edertasun paregabeari muzin egin ezinik.

Inko, iturriena Karlovy Vary herrian zen. Iturri batzuk 70 gradutan ta guzti ateratzen zian. Jakin nahiko nuke zenbat atton-amona erre diren bertan. Ni flipatuta geratu nintzen zegoen atso kopuruarekin, jubilatuen erreinua zirudien.

Eta ez da enbidia emategatik baina berriro esan beharra dut, garagardoa sekulakoa zegoen. Igande goizean ia erori beharrean iritsi ginen tren geltokira (a cuatro patas, Urkik esango lukeen moduan). Broma da, baina puntillo pixkat bai harrapatu genun, jeje.

Bueno, besterik ez, zuek ere guapo jarraitu.

Iñigo dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Anónimo dijo...

IÑIGO BORRACHO!!!

euskaltzaindia dijo...

pena merezi du = gaizki
merezi du = ondo

Inko dijo...

Iñigo enteratu zea Pandoren funtzionamenduaz? Bestela krokis bat eiten dizut jajjajaja.

Ba garagardoena lastima filosofo hau lehendik ez ezagutzea, bestela ni a cuatro patas ni nada, arrastrandose por el suelo jejejejeje.

Iñigo dijo...

Euskaltzaindia, eskertzen dira zuzenketa hauek. Gero eta euskara zakarragoa dut egia esan.

Inko, Pando jauna momentu honetan lanean dabil. Ordu bete inguruan iada hor izango dituzue.

Inko dijo...

Bale Iñigooo!!!

Ondo doa, milesker bidaltzen hartzen duzun lanagatik.

Badakizue kontsultorio informatikoa irekita dagoela dudarik baldin baduzue.

Uñaiek komentatu zidan jaitsiera kapaturako egia esan ez dago soluzio errazik, ez legalik, baina badakizue ezinezkorik ez dago.

Okurritzen zaizkidan soluzio guztiak saltsa eder batean sartu zaitzazkete hango sistema informatikoa eramaten duen tipoa mozkor edo tentel hutsa ez baldin bada...

Ordea, orrien zentsurarako biderik badago. Uñairi komentatu bezala zuen internet arakatzailea proxy (bitartekari) bat erabil dezan konfiguratu dezakezue eta honela orriak bitartekaritik atzitu.

Honen aurka ere kontraneurriak badaude baina Fagor eta ez NASA dela kontutan hartuta aukera handiak daude bide hau irekita egoteko.

Informazio pixkat gehiago nahi baduzue esan eta email bat idatziko dizuet...

Unknown dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Unknown dijo...

Inko lasai, eskerrik asko! Fagorren a pleno rendimiento dabiltza orain ta ez daukagu 'denbora' eta aukera handirik interneten ibiltzeko, baina hasi naiz proxy-ei buruz zerbait begiratzen.

Residentziarena ondo egongo litzateke, baina internet unibertsitateak eramaten du ta fijo hemen polako friki asko egon direla aurretik ahal den moduan konexioa bizkortzen. Hala ere, ematen duenez beste residentzian konexio hobea dago, nola ez!!

Ondo pasa! aste nagusiarekin ez dela mundua amaitzen!!

Aitor Erregerenaren blog bat ondo egongo litzateke bere entrenamenduak ta egunero azaltzen...badakigu pentsatuta dezula, beraz animatu!!!

Unknown dijo...

Jode Inko, youtuben sartzeko erabiltzen degun web orria proxy edo zerbait antzekoa da. jeje etorkizunean norbaitek behar badu: www.sasemas.org

Hala ere, hotmailen ezin gera sartu java edo horrelako programaren bat ez dugulako instalatuta, ezin da ezer egin.

Nere gelakideak dio jetsiera azkartzeko ez diola importa saltsa batean sartzen bada ere, beraz zerbait badaukazu eskertuko genizuke, jeje.

Ondo izan!

Montxo dijo...

Iepa hirukote!!

Ondo Praga alden ezta?? ikusten da gaizki ez zaretelea ibili...

Eskerrik asko Iñigo argazkiengatik. Ea egun hauetakon baten Facebook-era igotzen ditudan nireak, batzuk behintzat...

Dena ondo joango delakoan, Koldo Mitxelenako kobazulotik agurtzen zaituztet. Es lo que toca...

Ondo segi eta zaindu.

p.d.: Becherovka todo un gustazo e...

Iñigo dijo...

Mil esker Montxo ta animoak Koldorako, badakidala zer den udan bertan aritzea.

Julen dijo...

Zurekin bat nator Iñigo, Praga ederra benetan...guk tamalez ez genuen garagardotegiei buruz ezer irakurri eta Pilsner Urkell-ak (ez dakit horrela den) eta beste garagardo "komertrzialak" edan genituen. Baina bueno, guretzat hoiek iada oso onak ziren...
Ondo ibili hirukote! ea zortea duzuen logelekin!

P.D. Chupito zerri hori #%&!"@· bat da!! benetan txarra...Hori bai, ambientadore bezala bikaina!

Anónimo dijo...

Nice dispatch and this fill someone in on helped me alot in my college assignement. Thank you seeking your information.