2009-09-08

Eurobasket: Lituania-Turkia

Atzo gauean Wroclaw-en Eurobasket txapelketako lehen jardunaldiko partidu bat ikustera joan ginen Nekane, Unai eta ni. Partidua ez zen makala, Lituania Turkiaren aurka. Giroa partidua hasi aurretik iada bikaina zen, dena Lituaniako jarraitzaile animatuei esker. Beraiek gehitu zioten algara eta kolorea atzoko norgehiagokari. Aurreko partiduan gainera Poloniak jokatzen zuen Bulgariaren aurka eta beraz estadio ingurua jende ugariz betea zegoen. Poloniarrek aise garaitu zuten Bulgaria hortaz gura polakoak pozik irten ziren partidutik.

Garagardo bat hartu ostean armailetara bideratu ginen. Egia esan eraikina ikusgarria zen, alemaniarrek duela mende inguru eraikitakoa. Bertan ordea 7000 zale besterik ez ziren sartzen. Hala ere esan bezala barnean giroa ikusgarria izan zen. Lituaniarreko zaleek ordea ez zuten saririk izan Turkiak eraman baitzuen azkenean garaipena. Partidua nahikoa trabatua izan zen eta Lituania ia partidu osoa markagailuan atzetik joan zen, buelta eman ezinik. Guk bata zein bestea animatuz ederki pasa genuen denbora eta horren adierazgarri ondoko argazkiak luzatzen dizkizuet. Goza itzazue!











1 comentario:

aitorerreg dijo...

Inbidia ematen dezute!!!
ikusten da denbora ondo aprobetxatzen dezutela!!!

hori bai nola ez, beti birrak tartean direla eh? jejeje