Garagardo bat hartu ostean armailetara bideratu ginen. Egia esan eraikina ikusgarria zen, alemaniarrek duela mende inguru eraikitakoa. Bertan ordea 7000 zale besterik ez ziren sartzen. Hala ere esan bezala barnean giroa ikusgarria izan zen. Lituaniarreko zaleek ordea ez zuten saririk izan Turkiak eraman baitzuen azkenean garaipena. Partidua nahikoa trabatua izan zen eta Lituania ia partidu osoa markagailuan atzetik joan zen, buelta eman ezinik. Guk bata zein bestea animatuz ederki pasa genuen denbora eta horren adierazgarri ondoko argazkiak luzatzen dizkizuet. Goza itzazue!
San Silvestrea hemen da!!!
Hace 13 años
1 comentario:
Inbidia ematen dezute!!!
ikusten da denbora ondo aprobetxatzen dezutela!!!
hori bai nola ez, beti birrak tartean direla eh? jejeje
Publicar un comentario