2008-10-19

Frankfurt am Main

Atzoko egunez Frankfurtera joan ginen negozioen hiri handi hau ezagutzera. Onartu behar dut aurreiritzi onik gabe joan nintzela jende guztiak esan baitzidan ez zela hiri polita etab. Ordea hirian zehar oso gustora ibili ginen, bertako eraikin berritzaile eta erraldoiak eta eraikin klasikoak ikusiaz. Frankfurt jakingo duzuen moduan Europako ekonomia hiribururik garrantzitsuenetakoa da eta hori nabari da bertako eraikinak ikustean. Hiriaren ezaugarri nagusia modernitatea eta antzina nahastea da, zentru inguruan hainbat etxe berreraikiak izan baitziren lehenagokoen modura. Beraz kontraste handiak somatzen dira.

Hori kenduta aurreko astea ere festaz betea egon da baina ni betiko legez zintzo ibili naiz. Hori bai, argazkilari ofiziala naizenez ezin dut bakar batera ere huts egin. Jarraian Frankfurteko argazkiak uzten dizkizuet. Festenak etab. ikusi nahi badituzute sartu facebook-era, bertan baitaude guztiak. Txintxo ibili!

No hay comentarios: