Gaurkoan Trier izeneko hiri/herrira joan gara egun pasa. Bidaia unibertsitateak antolatua zen eta KLtik trenez 2 ordura dago Frantzia alderuntz joanez. Diotenez Alemaniako herririk zaharrenetakoa omen da eta Erromatarren hiriburuetako bat izan zen. Hau dela eta hirian zehar Erromatarren garaiko zenbait aztarna beha litezke: anfiteatroa, harresia... Hala ere egia esan dezepzio txiki bat izan da niretzat, ez dakit, zerbait falta zaiola iruditu zait.
Ahaztu zait esatea ardo dastaketa bat egitera ere eraman gaituztela hemengo upeltegi batetara. Hemengo ardoa txuria da gehienbat eta fruta zapore handia dute. Onartu beharra dut gustoki edan dudala, ardo gorria bainan errazago edaten baita.
Argazki batzuk uzten dizkizuet oparitan. Zaindu ta txintxo ibili!
San Silvestrea hemen da!!!
Hace 13 años
10 comentarios:
Ai Iñigo Iñigo...
Zerbezaren paradisura joan eta ardozale bihurtuko zara...
Ez ardorik, ez garagardorik... Nik Errealak behingoz partidu bat irabaztea nahi det!!!
Hona etorri naizenetik ez 2 puntu besterik ez ditu lortu!
Aitor&Agirre:
1-1 jarri da gaur markagailua Lasarteko krossaren ondoren. Azken 800 metroetan erabaki da dena bizi-bizi (km 3'30''-ko batazbestekoarekin)joan den lasterketa goraberatsu honetan.
Benetan lasterketa bikaina izan da kuadrilako partehartzaile guztiek (Lertxun, Landa, Urki, Errege eta Agirre)denbora benetan onetan sartu baitira helmugan.
Behobiarako bi aste faltan giroa berotzen doa!!
Ondo izan hirukote.
Landa eta Urki ere korrikan dabiltza?!?? Buenooooo, aurtengo San Silvestrea interesgarria izan liteke benetan.
Do zobaczenia w czwartek!!!!!!
Czuję się bardzo szczęśliwa!!!
KC
bai bai gezurra badirudi ere larunbatean ez ginen parrandan atera eta igande goizean lasterketa bikaina egin enuen eguraldi ona aprobetxatuz, 10,6km 49:25 denboran eginaz, ia entrenatu gabe egiteko ez dago batere gaizki!! san silbestrea borrokatua izango da aurten!!
bai bai gezurra badirudi ere larunbatean ez ginen parrandan atera eta igande goizean lasterketa bikaina egin enuen eguraldi ona aprobetxatuz, 10,6km 49:25 denboran eginaz, ia entrenatu gabe egiteko ez dago batere gaizki!! san silbestrea borrokatua izango da aurten!!
Ongi Urki, ni ere zertxobait entrenatzen nabil. Ea San Silbestrean irudi ona eskeintzen dugn.
Bestalde ostegun hontan Neka datorkit bisitan. Astelehenerarte hemen geratuko da. Ziurrenik azkenean apirila ere alemanian geratuko naiz proiektua lasaixeago bideratzeko, hortaz aste santuan honuntz etorri nahi badezute oherik ez baina gela badezute zakuak botatzeko. Eta Paulanerrak 70 xentimo inguruan!!!
Portzierto, gaiez aldatuz ni abenduaren 18an bueltatzen naiz gabonetarako hortaz Santo Tomasetarako prest. Ez dakizute zenbat botatzen dudan faltan sagardoa...
Besterik ezean agur bat KLtik. Zaindu.
unai, juras de la verdad, toda la verdad y nada mas que la verdad?
Bizer ordu hauetan Alemanian!!!!!
Publicar un comentario