2008-10-04

Homburger Oktoberfest

Azkenean ez gara ez München ez Stuttgartera joan, Hamburg izeneko herritxo batera baizik. Izan ere herri hau oso gertu geratzen zitzaigun, 30 minutu trenean, eta gainera bidaia doan egin dugu, gure lurraldearen barnean aurkitzen baita. Egia esan iritsi garenean festa askorik ez zen, sekulako karpa bai, baina jende guztia mahaietan txintxo-txintxo eserita. Zorionez garagardoak bere lana egin du eta amaieran askok mahai gainean dantzan amaitu dute. Hori bai, garesti xamarra iruditu zait, litro bateko jarra 6,70 euro. Gainera ezin izan dut amaitu norbaitek lapurtu didalako! Baina beno, gutxienez alemaniar festa eder batetaz gozatu ahal izan dugu hortaz kexurik ez.

Ongi izango zaretelakoan agur bat denoi, eta ea beste bi erasmustarrek zerbait idazten duten.

8 comentarios:

Iñigo dijo...

Sagas, uste det zuk oso ondo pasako zenula festa hontan.

Anónimo dijo...

piura ederra dauka bai.

Anónimo dijo...

apa iñigo!!!
birrazale amorratua egingo zara!!
ez preokupatu, honera itzultzerako erraz amaituko duzu 1L-ko pinta!!!jejeje
ondo segi

Iñigo dijo...

Apa mutilak, egia esan birrazale, birrazale oraindik ez. Atzo litro erdia ere ez nuen edan 2 ordutan, ta gainea falta zitzaidana lapurtu egin zidaten...

Anónimo dijo...

"Hori bai, garesti xamarra iruditu zait, litro bateko jarra 6,70 euro"

?¿?¿

litro bat katxi bat da eta gainera euskal herrian baina garagardo askoz hobekoa, gainera alemanian egonik... ze prezio espero zenuen ba???

hemen litro erdiak 5 euro baino pixkat gehiago balio ditu my friend.

Iñigo dijo...

Ez beno, hemen orokorrean garagardoa nahikoa merke dago Donostikin konparatuta. Hemen edozein supermerkatutan 60 xentimo inguruan litro erdiko botilak dituzu, garagardo bikainekoak gainera.

Gero gauza arraroak ere badira, adibidez garagardoa kokakolarekin nahastuta.

Portzierto, atzoko festako bideoa ere ikus dezakezute facebookean.

Anónimo dijo...

Bai bueo orokorrean nahiko merke, bah, 0,5L -->0,60€. Pero sin mas eh, que tampoco es para tirar cohetes.

caradura.

P.S. Garagardo bikainekoa gainera.

que te den por culo.

Iñigo dijo...

Bideo eta argazki berriak ikusi ditzakezute facebookean.

Atzo Zornotzako Asierren despedida festa izan genuen. Nola ez, jendeak atxur polita harrapatu zuen.

Gaur goizean berriz basora joan gara ibilalditxo bat egitera. Benetan ederra da.