2008-10-03

Lehen festa KLn

Dagoeneko lau egun daramatzat hemen eta egia esan gero eta gustorago aurkitzen naiz. Hasera nahikoa astuna egin zitzaidan, egin beharreko papeleoak amaiezinak dira hemen! Bestalde, eguraldia trixtea da benetan, 10 gradu inguru eta laino grisak eta euria nagusi. Zorionez erasmusen jendea kristona da eta horrek asko errazten ditu gauzak. Baina beno, hitzegin dezadan gauza interesgarriez:

Kaiserslautern

100.000 biztanleko hiria da eta ez da oso polita egia esan. Herriko eraikin handiena udaletxea da, argazkietan ikus dezakezute. Diotenez Alemaniako hiririk merkeenetakoa omen da. Egia esan lidl-a eta antzerako supermerkatuak ez dira inolaz ere garestiak, hortaz alde hortatik arazorik ez. KL ondoan bestalde amerikarren base militar bat aurkitzen da, bertara Iraken zauritutako soldaduak ekartzen dituzte. Beraz ohikoa da hegazkin militarrak pasatzen ikustea.

Nik uste dut hiriko gauzarik interesgarriena futbol zelaia dela, jakingo duzuten moduan zelai hau 2004ko Mundialerako egin zen eta egia esan kanpotik nahikoa ikusgarria dirudi. Kontutan eduki gainera Kaiserlautern taldea bigarren mailan aurkitzen dela momentu hauetan, nahiz eta historian zehar talde indartsua izan den. Momentu honetan ordea lehen postuan aurkitzen da. Gauza da ikasleontzat oso merkea dela partidua ikustera joatea, esan didatenez 4 eta 6 euro artean, hortaz uste det jarraitzaile bihurtu beharko naizela.

Universität

Kanpusa oso ongi dago, eraikin asko ditu eta beren artean zuhaitz eta belardi ugari ditu. Bertan 2,5 eurotan jan dezakegu hortaz ezin kexa gaitezke. Ah, eta bertako wifi-a alemaniako azkarrenetakoa da, esan didatenez 16 Tb-ko abiadura du, limitea beraz ordenagailuak jartzen du, ez konexioak. Bertan festa ugari antolatzen dira eta aktibitateak izaten dira egunero: futbol, saskibaloia, dantza, aerobic... Zu soilik jarritako orduan agertzen zara eta agertutako jende kopuruaren arabera partidu bat edo jaurtiketak egiten dira.

Erresidentzia eta erasmus jendea
Gure erresidentzia Legoland izenaz ezagutzen da eta apartamentu moduko batzuk dira, non 3 edo 4 logelako pisuak dauden. Hortaz azken batean pisu bat elkarbanatzea bezala da. Aurrekoan idatzi nuen moduan nire pisukidea peruarra da, Toño. Benetan tipo sanoa da eta hemengo trikimailu guztiak dakizki iada denbora bat baitarama hemen. Gainera oso ongi datorkit, zeren berak alemana oso ongi hitzegiten du eta askotan bere lagunak diren bi kamerundar eta tunisiar bat etortzen dira etxera afaltzera. Beren artean alemanez hitzegiten dutenez hortxe ibiltzen naiz galderak egiten eta ahal dudan heinean hitzen bat soltatuaz.
Hemen ikasle gehienak espainiarrak dira, jatorrak oso. Zorionez beste herrialdetako jenderik ez da falta eta ez dago inongo arazorik ingelesa eta alemana praktikatu ahal izateko. Atzo adibidez festa bat izan genuen kanpusean eta benetan ongi egon zen, bertan 4 hizkuntza ezberdinetan aritu bainintzen: euskara, gaztelania, ingelesa eta alemana. Festako argazkiak jarraian ikus ditzazkezute, ikusten duzuten moduan errealeko kamixeta soinean dudalarik. Ez daitezela ahaztu gero euskaldun errealzale bat izan dutela beren artean. Zoritxarrez Donostialdean gertatzen zaidan bezala argazkilari ofizialaren papera eman didate hemen ere, baina beno, onartu beharra dut gustoko dudala eta jendea ezagutzeko ederto datorrela.
Beno, amaitzeko esan gaur Homburg-era noala (uste dut horrela idazten dela), hemen inguruko herri bat da eta bertan ere Oktoberfest-a ospatzen da. Badakit ez dela Müncheneko bezalakoa izango baina gertu geratzen denez harat joan behar. Ba hori da dena, soilik esan Sagas eta konpainiaria hemen Paulanerren 0,5 litroko botila 60 zentimo inguruan dagola. Ea hona etortzera animatzen zareten zeren hemen nire kuartoan jendea sartzeko ez dago inongo arazorik.
Besterik gabe bis bald!


5 comentarios:

Anónimo dijo...

iepa Iñigo!!!

pozten naiz dena ongi dijoala ikusteaz!! Hori bai cada vez te veo mas malosi en las fotos jajaajja ondo ondo.
Euriaz ez kejatu ze atzo hemen erori zan la de dios, gauean etxean gelditu behar izan ginan honengatik!!

Ah ta ni sentitzeet baino ez det uste Alemaniara joango naizenik, aste santurako bueltan zaudete ta urtarrilean jutea inposible, aurten zeoze ikasi beharko det. Suitzara pentsatzen det gerturatuko naizela.

Bueno Ronnie ongi segi ta zaindu!!!

P.S. Paulaner a 0,60 k cruel es el mundo!!

Anónimo dijo...

Por cierto y esto va por todos, jugar al "Who has the biggest brain" del facebook!!

muy bueno!!

Anónimo dijo...

iepa danoi, asteburuan denbora libre edukiko det ta iñigok idatzitakoa irakurri ta aportazioren bat egiten saiatuko naiz.

oraingoz suitzan 72 ordu daramatzat:

21 ordu lo
26 lanordu enpresan
25 ordu gainontzeko gauza guztietarako

portzierto zein enpresan egiten dudan lan kuriositatea badaukazute hau da webgunea:

www.sulzerpumps.com

Anónimo dijo...

baino zure enpresa ez al zen winterthur?

Anónimo dijo...

WINTERTHUR HERRIA DA KAPULLO!!!