2008-10-01

Kaiserslauternetik lehen berria

Badakit ordu hauek ez direla guztiz dezenteak albiste bat idazten hasteko baina egia esan lehen bi egun hauek "estresante" xamarrak izan dira: papeleo asko, erosketak egin behar, jende berria ezagutu... Iristeko ere komeria ugari izan genituen, birritan galdu ginelarik. Hortxe ibili ginen herri galduetan kalean zen jende bakanari galdezka. Azkenean zorionez iritsi ginen eta geure gelak erakutsi zizkiguten. Ni momentuz peruar batekin aurkitzen naiz. Tipoak Antonio izena du, baina Toño deitzen zaio hemendikan. Tipo benetan bikaina, hortaz behintzat ezin kexa ninteke.

Gaur papeleo ugari izan dugu eta herritikan bueltaxka bat eman dugu. Ez dut gezurrik esango, herria nahikoa xoxoa da, baina beno, ohituko gara. Ea egun hauetakoren batean argazki makinarekin buelta bat ematerik dudan zuei erakutsi ahal izateko. Gaur gauean lehenik Bilbotik joan garenok nire pisukidearekin afaldu degu eta ostera erasmuseko jendearekin egon gara, batik bat espainiarrak, hauek baitira gehiengoa eta baita animatuenak ere. Beno, hau da guztia momentuz, saiatuko naiz hurrengo egunetan denbora bilatzen bloga pixkat animatzeko. Argazkitso batzuek uzten dizkizuet momentuz.

Bis bald!!!


5 comentarios:

Iñigo dijo...

Iada idatzi dezakezute erregistratuta egon gabe.

Zintzo ibili.

Anónimo dijo...

Bloga inauguratzen!! ondo, ondo... Pozten naiz komeriak komeria iritsi zerala helmugara eta jendea ezagutzen hasia zarela ere.

Ea zure berri izaten dugun maiz, kronika puntuala nahi dugu hortik. Ondo ibili :)

Anónimo dijo...

apua iñigo!!

guapo!

guapooooo!!!!!

Nekane dijo...

Iñi!!!!! Ondino gauza piloa eiteko dekozuz ezta? Arrastien kuartoan eongo naz, ahal dozunean deitu!

MUSUTXU

Anónimo dijo...

Münsterland Giro (209.22 km)

1.GREIPEL André
2.ZABEL Erik
3.FÖRSTER Robert
4.BAUMANN Eric
5.VAN STAEYEN Michael
6.HAEDO Juan Jose
7.MUSIOL Daniel
8.JÖRGENSEN Jonas Aaen 9.STARE Matej
10.POOS Christian 11.POHL Dennis

pantani (España)
R.FÖRSTER(GER-GST),
G.VAN AVERMAET(BEL-SIL), O.POLLACK(GER-VBG), A.GREIPEL(GER-THR), E.ZABEL(GER-MRM), E.BAUMANN(GER-TSP), D.POHL(GER-3CG)

1º,2º,3º,4º,11º comemela pantani comemela!!!