2008-10-10

Creps, Reis und Pilze

Aste hau lasaixeagoa izaten ari da momentuz, hala ere bide zuzena alboratzeko aukerarik ez da falta hemen. Atzo adibidez gau benetan ederra bizi izan genuen. Izan ere Espainiako lagun batek arroza prestatu zuen hemen bildutako perretxiku batzuekin. Bestalde frantsesek Crep-ak eta sagar tarta eder bat egin zuten. Alkohola ere ez zen falta hemen ohitura den moduan. Eskerrak zerbitzari honek edariarekiko afizio handirik ez duen, bestela...

Ba besterik ez, bihar Freiburg-era goaz asteburu pasa. Uste dut herri polit bat dela, Baso Beltzaren mugan geratzen dena, Alemania hegoaldean. Ea argazki interesgarriak ateratzen ditudan. Agur bat hemendik.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Ondo paseu asteburue!!!! Hegazkinak begituten eon naz Frankfurtera juteko, datorren astebururako merke dauz!!!

Musu bat.

Anónimo dijo...

joder aldasoro hemos hecho exactamente el mismo equipo para tours.