2008-10-14

Asteburua Freiburgen

Asteburu honetan Freiburg hirian egon gara. Hiri honek 200.000 biztanle inguru ditu eta unibertsitatea dela eta ikasle asko bizi da bertan, 26.000 esan zigutenez. Bertako unibertsitateak ospe handia du Alemaniako zaharrenetakoa baita. Honek guztiak eragin nabarmena du, gazte kopuru handia somatzen baita hiriko kaleetan zehar.

Hiria Baso Beltzaren mugan geratzen da eta beraz inguruneak benetan zoragarriak dira, batez ere egun hauetan, zuhaitzek kolore benetan ederra baitute. Honez gain hiria Alemaniako hiriburu ekologikoa da bertan egiten direlarik energia berriztagarriei dagozkien ikerketa gehienak. Honez gain hiria nahikoa atsegina da ikusteko, batez ere bere katedrala azpimarratuz.

Guk bertako aterpetxe batean lo egin genuen eta egia esan ez zen ezer falta izan asteburuan zehar. Gainera larunbat gauean martxa gogo handiena zutenekin ibili nintzenez gaueko ordu txikiak arte ibili ginen Freiburgoko taberna/lokal/garajeetan. Besteek tekilak eta garagardoak hartzen zituzten bitartean ni koka-kola eta urarekin. Gainera bada bitxikeria txiki bat honekin, izan ere hemengo tabernetan ez dago gasik gabeko urik, hortaz tabernariak txorrotako ura atera behar izan zidaten. Ea garagardora ohitzen hasten naizen...

Besterik ez momentuz, hemen giro onean gabiltzala esan besterik ez, eta alemana etengabe praktikatuz. Gaur frantziarrek beren festa prestatu dute hortaz gose pixka batekin joan beharko gara Crepak eta abar jatera. Ondo izango zaretelakoan agur bero bat KLtik.

PD: eta ea hona etortzera animatzen zareten, Santanderretik oso merke daudela hegaldiak. Garagardoak nire kontu!

6 comentarios:

Iñigo dijo...

Ea norbaitek zeozer idazten duen. Inorrek ez badu irakurtzen hobe ez idatzi.

Anónimo dijo...

Iepa Iñigo!!!

Ikusten det alemaniatik primeran jarraitzen dezula, asko pozten naiz!!! Hemen nobedade gutxi, betiko rutinan sartuak. Hori bai aurten ikasketak serioago hartu ta klase guztietara joaten ari naiz, irakasleekin hitzegiten, azterketak aurreratzen... gauza nahiko ongi dijoa.

Ni esan nizun bezela ez det uste alemanira gerturatuko naizenik, joatekotan aste santuan joango nintzateke ta ia ez zaudete han asike ez dakit ze egingo dedan, suitzara joatea da asmoa, ikusiko degu.

Disfrutatzen jarraitu ta jakin zazu ni behintzat ia egunero sartzen naizela honera!!

Iñigo dijo...

Pozten naiz ikasketekin fuerte zabiltzala jakiteaz.

Txintxo ibili!

Anónimo dijo...

Iñigo ez al dao kotxe guaporik handik BMW, Porche, Audi, Mercedes. Hiri garrantzitsu batera jutean fijatu zaitez. Jarri kotxeen freakeontzako argazkirenbat.

A jendeak irakurtzen du motel nahiz eta ez idatzi.

Portzierto pena da baina astebukaera honetan 15km krosean AgirreVsErrege ikusteko aukera galduko dezu. Kontuan izanda Aitor fuerte daola iruditzen zait polita izango dala.

Ondo jarraitu.

Iñigo dijo...

Hemen BMW eta Mercedes asko ikusten dira. Eta batez ere deigarri egiten zait zeinen garbi dituzten kotxeak.

Korrika asuntoa interesgarri dela dirudi. Ni hemen ere dezente kirol egiten nabil, astean 4 aldiz korrika egitera joaten. Gainera hemen basoa bertantxe daukat milaka bidexkarekin. Benetan gozatu egiten dut korrikan noanean.

Honez gain lidl-en dominadak egiteko barra erosi dut eta pixkat egiten hasi naiz. Ea sasoi pixkat hartzen dudan.

Segi idazten bada, asko eskertzen dela. Zaindu.

Anónimo dijo...

aupa iñigo eta konpainia!!!
gaizki ez zeate bizi ez, jaja hemendik ere, imagina dezakezuen bezela betiko martxan, kirol gutxi eta farra asko, gehiegi igual, beraz ezin gaitezke asko kexatu(pixka bat bai!) hara bisitan joatekoaren asuntoa ez dago erraza, ez dago zubirik!
bueno ba zaindu! ta disfrutau!!