2008-10-20

Winterthur-eko kronikak - Lehen egunak

Berandu bada ere blog honentzako nere lehen aportazioa egingo det. Dagoeneko 20 egun igaro dira Suitzako Winterthur hirira heldu nintzenetik, egia esan hemen denbora gehiago daramadala iruditzen zait. 100.000 biztanleko herri lasai bat da, 15km-tara dago Zürich (Suitzako hiriburu politikoa ez den arren hiriburu ekonomikoa da dudarik gabe).

Winterthur-en parke ugari daude eta txirrindaz ibiltzeko edo trekking-a praktikatzeko ibilbide asko daude antolatuta. Jende lasaia eta atsegina da hemengoa, orokorrean oso bizitza egonkorra izan dute belaunalditan zehar, 200 urte igaro dira azken aldiz gerran egon zirenetik, ez dute diktadurarik ez iraultza sozialik izan azken mendeotan. Ez da tensio politikorik nabari komunikabidetan. Gainera izugarri ondo bizi direnez eta diru banaketa oso ekitatiboa denez lan egiteko oso leku ona da. Pertsonalki lanean ordu dexente sartzen ditudan arren erritmo aldetik ez didate presa handirik sartzen ta beraz gustora nabil.

Astean zehar ez dugu gauza handirik egiten. Asteburutan berriz erresidentziako ia jende guztia kanpora dijoa zerbait bixitatzera. Trena garestia da baina izugarri ondo funtzionatzen du, Bernan hiriburuan egon ginen (oso polita), Rin ibaiak sortzen dituen urjauzietan eta pasa den larunbatean italiako iparraldera joan nintzen Lombardiako giroa ikustera. Samu nahiko flojo ibili zen baina jendea poz-pozik zegoen Cunegoren garaipenarekin. Datorren larunbatean Basileara joango naiz tenis txapelketako finalaurrekoak ikustera, dena ondo badijoa Nalbandian ta Federer handia ikusteko aukera izango det. Orokorrean beraz oso gustora nabil, hala ere bi gauzak pena pixkat ematen didate: 1/ Erresidentziako jende guztia langile gazteak edo proiektua enpresatan egiten gabiltzanak gara beraz astean zehar ez dago giro handirik egia esan. 2/ Erresidentzian eta lanean ingelesez hitzegiten da beraz alemana ez det ia praktikatu, datorren astean akademia batetan hasiko naiz eta ea pixkat aurreratzen dudan. Besterik ez, maizago idazten saiatuko naiz. Faltan botatzen zaituztet!.

PD: Argazkiak Facebook-era igoko ditut beste blog hau irekitzeko denbora asko behar da.

2 comentarios:

Iñigo dijo...

Ondo, ondo, ea nire monologoa amaitzen den behingoz.

Anónimo dijo...

fuck fuck fuck fuck fuck fuck fuck FUCK